Ezetz esatearen gaitasuna
Iraila 27, 2006 | Gaia(k): Lana, Enpresa | 2 iritzi
Bezero bati ezetz esatea benetan zaila da. Luxua esango nuke nik. Hala ere, muga batzuk daude, eta horiek gaiditzean ezetz esan beharra dago.
Ni ez naiz enpresaria, eta enpresa baten diru komeriak ez ditut hurbiletik bizi izan. Zihur naiz hala izango balitz, gauza askotan beste iritzi bat izango nukeela.
Baina hala ere, ez da posible beti bezeroari bai esatera behartuta egon behar izatea.
Benetan pena merezi al du bezero edo lan bati baietz esatea, gero benetako buruhausteak sortuko baldin baditu? Hobeto al da bezeroari bai esan eta lana berandu edo gaizki eman, ezetz esan eta ez ondo ez gaizki geratu?


