Etorkizuna: web aplikazioak
Azaroa 22, 2006 | Gaia(k): Internet, Web garapena, Etorkizuna | 6 iritzi
- Oraina komunikazio web guneak dira.
Etorkizuna web aplikazioak dira. - Orainan edukiak dira web gune baten funtsa.
Etorkizunean funtzionaltasuna. - Orainan irudi bisualari ematen zaio pisu gehien.
Etorkizunean erabilerraztasunari. - Orainan baten burua da web guneko elementuen neurri.
Etorkizunean Internet erabiltzailea. - Orainan bezeroa utzi behar da pozik.
Etorkizunean Internet erabiltzailea pozik utzi dugulako utziko dugu pozik bezeroa.
Badakit gauzak ez direla txuri ala beltz. Baina extremoetara joan nahi izan dut diodana argiago ikus dedin.
Web garapenean gabiltzan guztioi, etorkizuna web aplikazioetan dagoela esango nieke. Internet ez da marka baten onurak komunikatzeko erabiliko soilik. Internet egunero egiten ditugun gauza askoren baliabide izango da. Funtzionala.
