Blogaren hasierara joan

'Irisgarritasuna' gaiari buruzko eztabaidak

Irisgarritasunaren ekuazioa

Uztaila 19, 2006 | Gaia(k): Irisgarritasuna, Web garapena | 3 iritzi

Web guneen irisgarritasunaren gaia delikatua da. Web guneari eduki dinamikoak (datu baseen bitartez erakutsitakoak) gehitzen badizkiogu oraindik gehiago. Eta bezeroa ekuaziora gehitzen badugu asko korapiltzen dugu irisgarritasunaren asegurantza.

Baina zer pasatzen da bezeroak eduki panel baten bitartez sartzen dituen edukiak irisgarriak ez badira? Bezeroei noraino irakatsi behar zaie nola sartu behar dituzten eduki horiek irisgarriak izateko? Hor bukatzen al da desarroilatzaileon lana? Zer pasatzen da web guneak edozein Internet erabiltzailek nahi dituen edukiak sartzeko aukera badu? Eta gobernuaren diru laguntzak guzti honen esku baldin badaude?

Ikus ditekeenez irisgarritasunaren ekuazioa ebaztea zaila da. Ba al da hemen ekuazioa ebaztu dezakeen matematikaririk?


Irisgarritasuna eta blog hau

Uztaila 1, 2006 | Gaia(k): Blogak, Irisgarritasuna | Iritzirik gabe

Irisgarritasunaren logotipoa alderantziz

Barkamena eskatu nahiko nuke blog honen irisgarritasuna ez delako nahiko nukeen bezelakoa. Blog honen maketazioa “almost-spring” plantillan oinarritua dago, eta tamalez bere irisgarritasuna ez da oso ona.
Ahal dudanean hobetzeko asmoa dut, ea ba laister den.

Bestalde, oraindik ez ditut plantilla honen textu guztiak euskara itzuli. Ondorioz, textutxoren batzuk ingelesez agertzen dira.

Wodpress-a euskaraz izan nahi baduzu irakurri librezale.org-eko artikulua. Bertan ikasi dut nola euskaratu blog hau, baina tamalez bertan ematen den interbideak ez du textu guztien itzulpena zihurtatzen. Hau plantillaren erruagatik da, ez bait ditu textu guztiak independiente egiten, eta ondorioz textu batzuk eskuz itzuli behar dira php-ak ikutuz.