Jakinduria ez, jakiteko nahia eta gaitasuna bai
Ekaina 30, 2006 - 20:33 | Atala(k): Lana
Lan munduan, ez du axola zenbat dakien batek. Ez du inporta zenbat experientzia duen batek. Benetan axola duenak, ikasteko eta hobetzeko nahia eta gaitasuna dira. Jakinduria eta experientzia denborarekin lortzen dira nahita beharrez. Motibazioa, nahia, gahitasuna berriz ez. Azken hauek dira benetan lan munduan gakoak, edo hala beharko lukete behintzat. Mila aldiz nahiago dut ikasteko nahia eta gahitasuna duen ezjakitun bat, asko dakien baina mobitatu, inplikatu edo hobetzeko nahirik ez duen norbait baino.
Tamalez, jende askok ez du bera pentsatzen, eta soilik aurrean duena ikusten du, epe motzean bakarrik. Esaera zaharrak dioenez “Gaurko ogia, biharko gosea”.
Eta honekin 100 hitz.

Gotti
Azaroa 20, 2007 - 14:08
Kaixo,
egia da adierazten duzuna. Tamalez, nere inguruan behintzat, jakin bai edo ez, saltzen dakiena da azkarren promozionatzen dena. Noski, saldu bere burua.
Nik inguruan, ni, ni eta ni esaten duten asko ditut. Zerbait ondo irteten bada, lan taldean egin dugu eta oker irteten bada aldiz, honek (seinalatuta) egin du.
Honen ondorioz lan taldea gero eta exkaxagoa da, baina lanera lan egitera etortzen garenez eta ez lagunak egitera (hau nagusiak emandako mezua da), berdin da gure artean dagoen kimika.
Beraz, nik usten duk bihar agian gose izango dugula ez bait goaz bide honetik.
Laister arte, hau estrainaldia izan da, aiooo