Irisgarritasuna eta blog hau
Uztaila 1, 2006 - 14:25 | Atala(k): Blogak, Irisgarritasuna

Barkamena eskatu nahiko nuke blog honen irisgarritasuna ez delako nahiko nukeen bezelakoa. Blog honen maketazioa “almost-spring” plantillan oinarritua dago, eta tamalez bere irisgarritasuna ez da oso ona.
Ahal dudanean hobetzeko asmoa dut, ea ba laister den.
Bestalde, oraindik ez ditut plantilla honen textu guztiak euskara itzuli. Ondorioz, textutxoren batzuk ingelesez agertzen dira.
Wodpress-a euskaraz izan nahi baduzu irakurri librezale.org-eko artikulua. Bertan ikasi dut nola euskaratu blog hau, baina tamalez bertan ematen den interbideak ez du textu guztien itzulpena zihurtatzen. Hau plantillaren erruagatik da, ez bait ditu textu guztiak independiente egiten, eta ondorioz textu batzuk eskuz itzuli behar dira php-ak ikutuz.
