Internet, jefazoak eta autobonboa
Uztaila 3, 2006 - 19:48 | Atala(k): Internet, Enpresa
Kurtzek bidalitako email baten bitartez IGC (Internet Global Congress) 2006an emandako hitzaldiak Internet bitartez ikus daitezkeela jakin dut.
Bertan la Caixa, Telefonica, IBM eta halako enpresetako jefazoak egon dira. Ez dut dudan jartzen pertsona hauek izango duten jakinduriaz, ezta esan beharrekoa baliotsua den ala ez, baina gustatzen ez zaidana, “behe mailako” jenderik ez ikustea da. Nik behintzak pertsona hauen ikuspuntuak botatzen ditut faltan, benetan “al pie del cañon” daudenen iritziak. Ez da posible Interneti buruzko kongresu batean horrelako jenderik ez egotea, Interneten iraultza egiten ari diren asko gu bezelako pertsona xumeak bait dira, eta ez IBM edo Telefonicako zuzendariak.

