Enpresa handia vs enpresa txikia

Uztaila 6, 2006 - 0:11 | Atala(k): Lana, Enpresa

Creative Mind blogean enpresa txikien abantailei buruz hitzegin dute. Bertan aipatzen dituzten puntu asko oso zuzenak dira nere iritziz, baina aipatzen ez den batean egingo nuke erreparu: komunikazioa.

Beste batzuren artean, komunikazioa da enpresa bat aurrera joatearen ardatza. Bai goitik beherakoa, bai horizontalki emandakoa. Komunikazioak ezagutza ematen du, ezagutzak berriz erabaki zuzena hartzeko parada. Ez da posible pertsona batek ahal duen informazio guztia jaso gabe erabakirik hartzea. Ez da posible pertsona batek beste bati afektatuko dion erabaki bat hartzea, beronekin hitzegin gabe.

Tamalez enpresa haundietan hau gertatzea askoz arruntagoa da enpresa txikiekin konparatuz. Beraz enpresa txikia 1, enpresa handia 0.

Iritzia eman

  1. ana m.

    Uztaila 6, 2006 - 7:20

    Ederki dakigu hau zuk eta nik. Enpresa txikien aldeko beste gol bati buruz ere hitz egin daiteke. Edo behintzat, golaukera bati buruz: espezializazioa. Enpresa txikiak elkarren artean kolaboratzen zerbait handia egiteko. Utopikoa natxiok gaur.

  2. Jontri

    Uztaila 6, 2006 - 23:17

    Ez nuen inoiz horrela ikusi gauza Ana, baina badu bere zentzua.
    Bakoitza berean ona, besteekin elkartuta denetan ona. Hori langile mailan arrunta da, baina enpresen dimentsiora pasatzea oso zaila den arren zentzuzkoa, kasu partikularraren arabera noski.
    Halako adibideak egon badaude, baina agian ez dira zuk buruan duzunaren islada.

  3. Goio Telletxea

    Uztaila 7, 2006 - 0:59

    Txikiek eta handiek badituzte pro eta kontrak. Orain, txikian komunikazioa era errezagoan eraman liteke. Era zuzenagoan eta erabakitzeko botere handiagoarekin. Enpresa handi batean agian erabakitzeko eskubidea mugatuagoa izan ohi da zoritxarrez. Gainera enpresako geruza ezberdinen arteko kontzeptu, helburu eta jakintza maila ezberdinak ere eragin handia du lan arlo guztietan.

    Portzierto. Blog interesgarria hasi duk Jon.

  4. Jontri

    Uztaila 8, 2006 - 13:43

    Argi dago enpresa txikiak zentzu honetan erreztasun gehiago dituela Goio, baina benetan posible da enpresa handi batean txikian egon ditekeen hainako komunikazio ona ematea? Edo enpresa handiari inherente zaio hau?

  5. Goio Telletxea

    Uztaila 8, 2006 - 16:33

    Enpresa handietan badira enpresa txikien adinako multzoak, lan taldeak. Talde bakoitzaren barruan informazio ondo kudeatu ohi da. Talde horretatik haratago dauden komunikazio hutsune horiek konpentsatzean dago gakoa agian. Bestalde, bakoitzari berea. Lan mota jakin batean buru belarri dabilenari ezin zaizkio agindu edo neurri zenbait ezarri, batipat hauek ezartzen dituenak aurrekoak baino ezagupen urriagoa badu. Hor ere uste dut komunikazioa lantzeak merezi duela, beharrezkoa dela. Profesionalari zor zaion errespetua etengabean urratzen bada, arazoak sortuko dira. Komunikazioa eten eta zikindu egiten da. Hor dago kosketako bat, erabakitzeko eskubidea noren esku dagoen zenbait gai konkretuetan. Baina azken hau beste gai bat da. Zabalegia agian.

    Enpresa handietako barne komunikazioaren kudeaketa ona eramatea garrantzitsua da. Lan ixila, etengabekoa, kontentzio lana dena, eta ikusten ez den neurrian funtzionatzen duena.

    Jopelas, ze gai luzea atera daitekeen hari honetatik soilik…

  6. Jontri

    Uztaila 8, 2006 - 17:01

    Gauza interesgarriak aipatu dituzu Goiotxo. Ikus ditzagun:

    1) Talde txikiak: dudarik ez, enpresa handiak txikiagoetan banatu behar dira, hau da, departamentu edo lan taldeetan. Honela, agilitate, komunikazio e.a. hobea dute.

    2) Talde harteko hutsuneak: hemen dago gakoetako bat. Lan talde hauek ez dira terroristak bezelako zelula independienteak, gauza oso baten zati baizik. Puntu hau kritikoa da, talde bakoitza zuhaitz bat da, eta berau baso baten parte, eta denak zuzenbide berean jo behar dute.

    3) Erabakiak nork, noiz, nola hartu: dudarik ez dut erabakia hartzearen prozesuan, erabakiaren ondorioa jasango duten pertsonek ere hartu behar dutela parte. Arrazoi askoren artean, perstona hauek dira eta “al pie del caƱon” daudenak, benetan informazio baliogarriena dutenak.

    Diozun bezela, gai honek luzerako emango luke, hemen tratatzeko gehitxo.

  7. Goio Telletxea

    Uztaila 9, 2006 - 13:01

    Plazer bat zurekin dudan hizketaldi saiotxo bakoitza Jon. Denbora falta zaigula iruditzen zait, baina hizketaldi bakoitzeko sintoniak bide zuzenaren bila gabiltzanaren sentsazioa berritzen dit aldi bakoitzean. Ea, lanean ez bada, lanetik at eta blog honen bidez zeozer aurreratzerik dagoen. Behintzat hitzak hemen geratuko dira eta atzerantzako begirada interesgarria izan litezke hemendik denboraldi batera.

  8. Jontri

    Uztaila 9, 2006 - 23:33

    Plazerra nerea da Goio.

Iritzia eman