Ez kritikatu ez dakizuna

Uztaila 8, 2006 - 14:40 | Atala(k): Lana

Komikietako elkarrizketa bokadiloak

Duela gutxi irakatsi zidaten lezio hau.
Erreza da besteek egindakoa kritikatzea, eta benetan gaizki baldin badago oraindik gehiago. Gainera gure eskubidea dugu hau egiteko, ez al dugu ba adierazpen askatasuna?
Bai, hala da, baina ez duzu inoiz pentsatu gauzak zerbaitegatik direla horrela?

Hau web proiektuetan oso nabaria da. Ez da egunik pasatzen norbaitek web gune bat kritikatzen ez duena, ni neu ere ez naiz libratzen hori egiteaz. Baina web proiektuen atzean egon garenok, ongi dakigu kasu askotan produktuak ez direla gaizki atera zer egiten ari ginen ez genekielako, zirkunstantziek beste erremediorik utzi ez dutelako baizik.

Beraz, kritikatzera zoazenean bitan pentsatu.

Iritzia eman

Iritzia eman