Langileon iraultza
Uztaila 9, 2006 - 22:53 | Atala(k): Internet, Enpresa

Internetek duen ohiartzuna ikaragarria dela ez da ezer berririk. Baina Axpe eta David Lozano-ren kasua edo Jazztel-eko langile ohien kasuak langileok dugun boterea agerian jarri dute.
Internetek gure iritzia mundu guztiari adierazteko aukera ematen digu, eta honek oso urduri jarri ditzake enpresario asko. Honek, enpresek langileak tratatzeko modua asko aldatu dezake, horrek esan nahi duen guztiarekin. Agian sindikatuek orain arte izan duten botere gutxia Internet bitartez berreskuratu dezakegu langileok.
Honi, beste agente asko gehitu behar zaizkio: bezero, hornitzaile, e.a. Ez da ba enpresa askorentzat bere aliatu izango Internet, baina bakoitzak jaso dezala merezi duena ez?
Ongi etorri langileon iraultza berrira!

Teketen
Uztaila 13, 2006 - 10:52
Aupa lagun,
Zure bloga ezagutu berri dut (librezale.org-era bidalitako mezu baten bidez). 5 mezu irakurri ditut eta jadanik interesa piztu zait. Beste harpide bat duzu!
Jontri
Uztaila 13, 2006 - 23:51
Ongi etorria izan Teketen.
Ea gustora irakurtzen dituzun nere haurnasketa paranoikoak