Bueno, bonito, barato
Uztaila 10, 2006 - 22:31 | Atala(k): Lana
Asko dira denetarik egiten dutela esaten duten enpresa eta langileak, bere garaian tamalez baita ni ere.
Ez dira gutxi diseinua, programazioa, maketazioa, irisgarritasuna, e.a. kontrolatzen dituzten enpresak. Gainera offline diseinua ere noski, ah eta web gune erabilgarriak, ah eta edukien erredakzioak, ah eta flash animazio eta programazioa,… eta guzti hau 3 langilerekin, horietako bi praktiketan, eta dena prezio merke merkean noski.
Horrelako gauzak ikusten ditudanean, web garapen munduan falta den heldutasuna nabarian jartzen da. Norbaitek sinisten du benetan 3 langileko enpresa txiki batek, edo ikasketak bukatu berri dituen gazte batek guzti hau egiteko gaitasunik duenik? Eta gainera 4 euroren truke?

Goio Telletxea
Uztaila 12, 2006 - 1:09
Jon, bi apunte:
····> [1] “web garapen munduan falta den heldutasuna nabarian jartzen da”
Heldu ez da inoiz heltzen, etengabe eraldatzen den hedabidea da hau. Gu, teknikariak horretan gabiltza. Eta negozio kontuetan, zenbait nahiko helduta daudela esango nuke… helduegi, ustelduta ere. Ongiegi doakie nonbait zenbait gauza aldatzen hasteko. Heldutasunera heldu diren horretan dauden bitartean, zertarako aldatu estrategiak negozioa ondo badoakie? Eta ez naiz hasiberri diren startup-ei buruz.
····> [2] Azken esaldietan egiten duzun galderaren inguruan… Arrazoi duzu. Baina horretarako daude zerbitzuaren kalitatea eta bestelakoak ere. Beste gauza bat da, bezeroak ezberdintzen jakiteko ahalmena izatea. Eta hori da tamalez kezkagarria askotan. Bestalde, zein erraza suertatzen den enpresa handi batek txiki horrek eskaintzen dizkion baino baliabide gehiago eskainiko dizkiola pentsaraztea bezero bati, ezta? Baina… “in the real world” badakigu nola diren gauzak.
Jontri
Uztaila 15, 2006 - 10:25
[1] Egia esan badira sektore asko, denbora asko daramaten arren ez direla “profesionalagoak” bihurtzen, ez bait dute horren beharrik. Gauzak beti egin dituzten bezela ondo bait doakie zergatik aurreruntz egin.
Baina web mundua ezberdina iruditzen zait. Mundu guztiarekin lehiatzen duzu. Edo aurreruntz egiten duzu, zera da “profesionalagoa” zara, edo atzean geratuko zara. Eta honek sektorearen heldutasunera garamatza.
[2] Diozunari buruz arrazoi guztia duzu. Honekin elkartuz, nere iritziz sektorea heldutzen doan bezela, bezeroaren ezagupena handitzen joan beharko litzateke, eta honek sektorean heldutasunera eramaten gaitu. Beraz, batak besteari elikatzen dio. Hau da, heldutasunak bezeroaren jakinduria, eta azken honen alaber heldutasuna, zirkulua berriz hasiz.