Bezeroa edo Internet erabiltzailea
Uztaila 15, 2006 - 10:53 | Atala(k): Lana, Internet, Web garapena
Web gune bat sortzerakoan zeinengan pentsatu behar dugu desarroilatzaileok? Zein kontentatu behar dugu? Bezeroa? Internet erabiltzailea? Biak?
Ez dira gutxi, gehienak esango nuke, soilik bezeroarengan pentsatzen sortzen diren web guneak. Zera, bera pozik utzi eta listo. Tamalez bezero asko eta desarroilatzaile asko, ez dira konturatzen web gune bat sortzerakoan benetan pozik utzi behar direnak web gune hori erabiliko dutenak direla, hau da, Internet erabiltzaileak.
Erabiltzailea pozik uzten badugu, bezeroa ere pozik utziko dugu, bere web guneak bisitak izango dituelako, erabiltzaileak bueltan etorriko zaizkiolako, e.a. Hau bezeroari ulertarazten diogunean, edo bere kabuz konturatzen denean, aurrera pauso ikaragarria egin dugu sektore honetan.

Goio Telletxea
Uztaila 15, 2006 - 23:50
Nik uste webguneen garapenean gabiltzan asko konturatzen garela erabiltzailearengan dagoela gakoa, baina bezero askok beraien lan pertsonal bat dela pentsatzen dute. Hots, bere etxeko barne dekorazioko proiektu bat egiten ariko bagina bezela sentitzen direla. Eta honela, garatze prozesuan parte hartzen dugun exekutibo, komertzial, marketing arduradun, informazio arkitekto, copy, sortzaile, diseinatzaile, maketatzaile, programatzaileo, SEO aditu, sistema arduradun, etab. guztien gainetik daudela uste dutelarik, zenbait bezerok beraien gustu pertsonal, fobia, mania guztiak ezartzen dituzte lanaren gain. Eta halako lanak ateratzen dira. Eta horrela galdetzen diote euren buruari aurrez aipaturiko profesionalek “Zertarako deitu gaituzte?”. Sinestezina da ze puntutarainoko harrokeria, mespretxua, errespetu profesional falta, edukazio gabezia, etab. erakusten duten halakoek. Eta halako kasuak denok ditugu geure gain.
Halere, insteresgarria da horrelako zenbait lanen ostean norberak egiten duen erreflexioa. “Dtor. de Marketing de la empresa tal”, “Dtor. de Comunicación del Dpto. tal de tal institución”, etab. dituzten zenbait kargu benetan zein profesionaltasun gutxirekin jokatzen duten ikuste soilak buruko mina ematen dit. Gertakizun handikoietan eta koktel ponposoetan beraien txarteltxoak elkartrukatu eta batak besteari “rosca” eginez diharduten zenbait pertsonaiei buruz ari naiz.
Ene! Zer mundua hau!
Jontri
Uztaila 16, 2006 - 12:18
Diozun guztia berresten dut Goio.
Gakoa bezeroek Internet paperezko foileto bat balitz bezela ikusten dutela da. Kasu askotan (web gune korporatibo sinple batzuk adibidez) hala izan litezke, ia ez bait dute Internet bitartez eskeintzeko zerbitzurik. Baina kasu hauetan ere badira eskeini daitezkeen gutxienezko zerbitzu batzuk: formulario baten bitartez kontaktuan jarri, baten katalogoa gehiago detailatu papera formatu mugatu baita, e.a.
Ondorioz, Internet ez da foileto soil bat, askoz gehiago izan daiteke, eta askok ez dute hori ikusten, eta ikusten ez dutenez folletua bezela abordatzen dute gaia.
Goio Telletxea
Uztaila 16, 2006 - 19:34
Folleto bat bezala hartzen dutela ikustean, guk asesoratu eginten ditugu, eta ez dute asesoramendurik nahi… hots, askotan gure asesoramenduak beraientzako mugatzat hartzen dituzte hedabide honen ezaugarriak alderatuz. “Noski ezin duzula 500 kb.-tako argazki izugarri handi bat jarri ez badu deskargatzeko helburu konkreturik”, “Noski ezin duzula zure irudi korporatiboko tipografia erabili etengabe, batipat ezin badugu editablea egin”… batzutan sIFR teknika, edo FIR teknika zenbait erabili daitezkeen arren. Irisgarritasun arauak kontutan eduki behar direnean gainera ez dute ulertu nahi izaten zenbait diskapazitatuek dituzten mugak errespetatu behar direla. Dirulaguntza jasotzeko prest bai, baina gero neurriak betetzerako orduan zenbait muga onartzeko prest ez.
Hedabide hau ez dute ulertzen nabigatu ere gutxi eta oso dibersifikazio urriarekin egiten dutelako. Hau da, beraien nabigatzeko ohituretan egiten dituzten akzioak oso mota jakinekoak direlako.
Gero, kalte handia egiten dute flash webgune zenbaitek, oso espektakularrak dira, eta bezeroek flipatu egiten dute. Nik honi “neng” fenomenoa deituko nioke, hots, “neng” batek tuneatutako ibilgailua ikusten duenean “lo flipas tío” esaten duen une paralelo hori irudikatzen duelako. Artifizio su asko eta “krixton irudia” ematen bait du, baina gero ibilgailu modura gehienetan ez baitute ez ziurtasun, ez beste hainbat neurri betetzen. Berdin gertatzen da gure lanean, espektakularitate hori, azaleko zerbait da, irudiaren kultoa bizi dugun gizarte honetan inperatzen duena. Irudi ona transmititu nahiz eta gero bezero beraren zerbitzuak mierda bat izan, titi eder batzuk operatu nahiz eta gero burua hutsik eduki, eta honela bizi gara, baloreen eskasian dagoen gizarte honi webguneak egiten. Gainera, zentzudun diren zenbaitek, nola pentsatuko dute bat “itxura” on baten atzean zenbait gauzek ondo ez dutela funtzionatuko ba… nola pentsatu irisgarritasun arazoak egon ditezkela, eta usabilitatekoak, eta beste hainbat ere, hori existitzen denik ez badakite.
Ebangelizazio lana gehiegizkoa da. Beste taktika batzu bilatu beharko dira.
Jontri
Uztaila 16, 2006 - 20:34
Diozun ia guztiarekin ados Goio. Diozunari buruz bi apreziazio:
1) “irudiaren kultoa bizi dugun gizartea”: hortxe dugu web garapenean gertatzen denaren arrazoi nagusietako bat. Baina web garapenean duen inpaktuak ez du gizartean duenarekin konparaziorik. Baina hau beste gai bat dugu, gizartean dugun irudiarekiko obsesioak sortzen dituen kaltetasunak benetan larriak dira zentzu guztietan.
2) “Ebangelizazio lana gehiegizkoa da. Beste taktika batzu bilatu beharko dira.”: datu objetiboak dira ebangelizatu dezaketenak. Kasu askotan estadistika soil batzuk: Internet bitartez salmenten igoerak, Internet erabiltzaileen test-ak (”test de usuarios”) usabilitate kasuan, e.a.
Tamalez, kasu askotan ezin dira datu hauek lortu eta ondorioz diozun bezela ebangelizazio lana gehiegizkoa da.
Goio Telletxea
Uztaila 17, 2006 - 12:25
Jon, datuak edukita ere, datu horiek ulertuerazi egin behar dira. Era sinple batean azaldu, eta entzuleak arreta edukitzea ere garrantzizkoa da. Bere jarrera “sí, sí, todo eso está muy bien, pero ponme la imagen ésta y méteme esto y lo otro bada” ez dugu ezer aurreratuko. Baldintza zenbait eman behar dira, eta horietako bat kontratatu den profesionalarekiko errespetua da, inolako zalantzarik gabe.
Goio Telletxea
Uztaila 18, 2006 - 1:57
Graziosoa iruditu zaidan adibide tipikillo horietako bat komiki eran:
http://www.cuartoderecha.com/?p=309
Jontri
Uztaila 18, 2006 - 22:30
Benetan onak komiki tira horiek Goio, benetan onak
Lokhus
Iraila 14, 2006 - 16:16
Profesional bezala, bezeroei gure jakiturian konfidatzen erakutsi beharko genieke.Eta Goiok aipaturiko komikietako bezalako hegaldun-txirrinda bat eskatzen digutenean, ezetz esaten ere ikasi behar dugu.
Gauzak ongi esanez, eta arrazoituz, bezeroa bide onetik gidatzen ikasiko bagenu, emaitzak asko hobetuko lirateke.