Irisgarritasunaren ekuazioa
Uztaila 19, 2006 - 17:12 | Atala(k): Irisgarritasuna, Web garapena
Web guneen irisgarritasunaren gaia delikatua da. Web guneari eduki dinamikoak (datu baseen bitartez erakutsitakoak) gehitzen badizkiogu oraindik gehiago. Eta bezeroa ekuaziora gehitzen badugu asko korapiltzen dugu irisgarritasunaren asegurantza.
Baina zer pasatzen da bezeroak eduki panel baten bitartez sartzen dituen edukiak irisgarriak ez badira? Bezeroei noraino irakatsi behar zaie nola sartu behar dituzten eduki horiek irisgarriak izateko? Hor bukatzen al da desarroilatzaileon lana? Zer pasatzen da web guneak edozein Internet erabiltzailek nahi dituen edukiak sartzeko aukera badu? Eta gobernuaren diru laguntzak guzti honen esku baldin badaude?
Ikus ditekeenez irisgarritasunaren ekuazioa ebaztea zaila da. Ba al da hemen ekuazioa ebaztu dezakeen matematikaririk?

Goio Telletxea
Uztaila 19, 2006 - 23:52
Bezeroarentzat:
CMS (Content Management System) edo edukinen kudeaketa errazten duen sistema bat, eskuliburu txiki bat, goiz pare bateko aurrez aurreko formakuntza eta online dauden baliabideetarako lotura sorta sailkatu bat bere formakuntza osatu nahiko balu.
CMS-an erabilgarritasunaren parte izan beharko dute zenbait laguntza elementu, irisgarritasun neurri zenbait kontutan edukitzekotan. Hau da, adibide sinple bat jartzearren… akronimo bat sartzerakon adibidez, textu ediziorako panelean aukera horrek existitu behar du. Berdin, irudien alt/longdesc edo loturen title-ekin, berdin audio fitxategi baten ‘caption’ (transkripzioa) delakoa igotzeko ere, etab.
Zer gerta liteke bezeroaren jarrerarekin?
1) Interesa badu kontutan hartuko ditu esandakoak eta arreta jartzeaz gain, bere aldetik ekingo dio formatzeari.
2) Interes zipitzik ez badu azaltzen bere esku dago etorri dakizkiokeen arazoei irtenbidea bilatzea. Hots, laguntza eman dion erakunde baten zaplaztekoa, erabiltzaileen kexuak, etab.
Erabiltzaileek kudeatutako guneak:
Demagun foro irisgarri batetaz ari garela. Edo blog bat. Edo zergatik ez, iruzkin arrunt bat jartzeko aukera duen orrialde bat. Edo adibide konplexuagoak, non audioa (off ahotsekin) edo bideoa igotzeko aplikazio sozial bat erabiltzen den.
Noren ardura da kasu honetan?
Lehenik eta behin gune eraiki duenarena irisgarritasun beharren jabe egin bazaio. Erabiltzaileak duen ‘interface’-an (hots, elementuak idatzi eta igotzeko formularioetan etab.) bezero batentzat hartu diren neurri berberak hartu behar lirateke, baina ezberdintasun zenbait kontutan edukita
1) Erabiltzaileak ez du izan bezeroak (aurrez aipatu bezala) eduki duen formakuntza/trebakuntza aukerarik.
2) Erabiltzaileari lana erraztu behar diogu baldin eta bere ekarpenak jaso nahi baditugu.
Era sinple batetan adierazi beharko zaio erabiltzaileari zer helburu duten interface-an aurkituko dituen zenbait eskaera, formularioen ondoan esplikazio txiki eta labur batzu jarriaz.
Luze emango luke xehetasunetan sartzeak, baina ideia orokor modura honel a beharko luke.
Jontri
Uztaila 25, 2006 - 21:25
Ikusten dudanez Goio matematikari ona zara. Eskertzekoa da zure jakinduria zabaltzea.
Diozunari puntu garrantzitsu bat gehituko nioke: bezeroak hasieratik irisgarritasunak ekarriko dizkion lan extrak argi izatea. Ondorioz, bezeroari argi komunikatu behar zaio proiektua hasi baino lehen, gero egin beharko dituen lan extrak, proiektua bukatzean ez dezan ustekabirik hartu.
Nik uste kasu askotan, bezeroek web gunearen edukiak CMS-aren bitartez mantentzeaz gain, eduki hauek era irisgarritasuna mantentzen sartu behar direla jakiten dutenean benetan atzera egiten dute.
Baina, hasieratik hau esango balitzaile, ez litzateke hain traumatikoa izango bezero batzuentzat, tamalez ez denentzat.
Goio Telletxea
Uztaila 26, 2006 - 1:20
Zenbait xehetasun komunikatzeko beldurrik ez litzateke eduki behar lan komertziala egiten denean. Lan ‘extra’ mahai gainean aipatu ezkero bezeroak atzera egin eta proiektua emango ez ote duen beldurraz ari naiz. Bestalde, ahalik eta errezen jarri behar litzaioke bezeroari mantentze lana egiten duen sistema erabiltzea.
Betikoa. Errazkeria/utzikeria nagusi saltzen duenaren aldetik eta baita bezeroaren aldetik ere.