Telelana eta globalizazioa
Abuztua 4, 2006 - 19:13 | Atala(k): Lana, Web garapena, Etorkizuna
Telenari buruzko artikulu interesgarri bat irakurri berri dut. Bertan aipatzen denari globalizazioaren osagaia gehituko nioke.
Ez dira gutxi bai telelan moduan edo enpresa subkontratatu moduan atzerriko enpresentzat lan egiten dutenak. Hor ditugu espainiar telekomunikazio konpainien hegoameriketako telefonisten adibideak.
Web garapenaren kasu konkretuan nola eragin dezake honek etorkizunean? Interneti inherente zaion muga gabeko unibertso honetan, iritsiko al da industria askotan gertatzen ari den Txina edo India bezelako herrialdeetarako eskulan desbideratzea?
Azkenean ez dakit desarroilatzaileon konpetentzia etxe ondoan edo munduaren beste puntan egongo den. Azken hau ematen bada, honi aurre egiteko gai izango gara? Agian gu geu bihurtuko gara azken hau.

Goio Telletxea
Abuztua 5, 2006 - 2:01
Argi dago mundua azkar aldatzen ari dela ekonomi arloan. Azkarregi agian, pentsatu eta bertara amoldatzeko. Denda txikiak gune komertzial handiei aurre egin beharrean, herrialde garatuetako langile multzoak hirugarren munduko edo ekialdeko herrialdetako deslokalizazioari aurre egin beharrean.
Gu ez gara horretaz libratzen ari. Antzeko egoerak pairatzekotan gaudelakoan nago. Hots, internet eta teknologia berriekin zerikusia duten enpresek garbi dakusate bidea. Komunikaziorako, elkarlanerako eta fitxategien elkartrukaketa azkarrerako eskuragarri ditugun tresna eta baliabideek erraz ahalbidetzen dute telelana, eta horrek muga guztiak apurtzen ditu jada.
Merkatu berriak arakatzera hainbat enpresari euskaldun joana da Txina edo Europako ekialdera. Eta arlo teknologikoa ez da bazterrean geratu. Azkarrago, merkeago, eta aukera zabalagoz/anitzagoz hornitutako merkatua da. Lehiakortasun bortitza eta mundu mailakoa gainera. Neoliberalismoa, globalizazioa, eta giza baloreak gainbeheran.
Ikusiko dugu nola jokatzen duten alor honetan dabiltzan gure inguruko enpresariek. Nik jada adibide batenbat ikusi dut. Gutxi ordaintzen zaio berez bertako langilegoari eta oraindik are eta gehiago irabazi nahi dute deslokalizazioa tarteko.
Zein da gure irtenbidea? Nola lehiatu? Nola egin aurre enpresarien bortizkeria honi? Gogorrak dira hitzak. Hemen ez dago baliogarri litekeen espezializaziorik, ez lehikortasun abantailarik; ez dago balioko digun irtenbiderik. Teknologi arloa garatua dago oso. Berriro diot, eskaintza anitza/ugaria/kualifikatua da… mundu mailako merkatuaz ari gara. Ez gara gure probintziaz, edo erkidegoaz edo estatu mailaz hitzegiten ari.
Enpresariek aldiz beraien egoera ulertzea eskatuko digute. Hots, lehiakortasun maila mantendu nahi bada, beraiek ere joku horretan sartu behar dutela edo negozioa itxi beharrean ikusiko dutela beraien burua. Orain arte ez zaie batzuei gaizki joan hemengo bizitzaren prezioaren pare ez dauden soldata barregarriak eskainiaz.
Zaila ikusten dut panorama arlo ezberdinetan. Gurean ere. Eta ikusi nahi ala ez, planetaren berotze prozesua bezala, gai hau ere ate joka dugu… gure etxeko atean. Arazo berriak. Aurre egiteko formula berriak pentsatu behar.
Jontri
Abuztua 6, 2006 - 10:06
Etxe ondoko langile/enpresa batek Txina edo Indiakoen aurrean dituen abantailak bultzatu eta nabarmendu behar(ko) ditu.
Argi dago prezioan ezin dela lehiatu. Baina kalitatean adibidez bai, baita pertsonalizazioan. Txina bezelako herrialdeei ezin zaie berain arma berberekin aurre egin, hots bai beraiengadik bereizten gaituzten alderdiekin.
Ikusiko beharko da ere gobernuen aldetik ze erabiki hartzen diren. Adibidez Europar Batasunak jarri dituen inportazio limiteak.
Goio Telletxea
Abuztua 7, 2006 - 0:15
Bai, ikusi beharko da. Gure lana jokoan dagoen aldetik, pertsonalizazioa, urbiltasuna, komunikazio urbilagoa, bertako enpresa kultura, pentsatzeko era eta ohituren ezagupena, etab. ditugu eta agian horiek dira ‘bertako balioak’ Baina ‘bertako balio’ horiek nork ikusi behar ditu? Bezeroak?
Demagun “A” bezeroak bertako “B” enpresa batengana jotzen duela soluzio baten bila, eta “B” enpresak lan hori egiteko baliabideak deslokalizatuta dituela.
- “A” enpresak jakingo al du lan horren kalitatea baloratzen gure lan arloari (web diseinua, garapena, programazioa, etab.) dagokionean?
- “B” enpresari axolako ote zaio bere bertako langileek “bertako balioak” soberan edukitzea errentagarritasuna helburu bakarra duenean beste edozeren gainetik?
Adibide batzu jarri nahi nituzke, nahiz eta ez diren gurera ajustatzen. Ni bazar txinatar batean sartu izan naizenetan, edo IKEA batera joan izan naizenean bost axola izan dit bertako denden “bertako balioak”. Okerrago oraindik, nire jarrera ankerrak ez ditu kontutan hartu munduaren beste puntan produktu horiek landu dituztenen lan eta bizitza baldintzek. Prezio-kalitatea nahikoa izan zait, nire ekonomia beharrek zenbait balore bazter batera uztera behartu bainaute.
IKEA eta bazar txinatarrak ondo doaz ekonomikoki (IKEA txinatarrei esker batipat, bestela fijatu produktuen manufakturazioa non egina den). Telefono konpainiak ere deslokalizazioaren eredu dira. Bost axola estatuko langileriaren komunikazio ahalmena ona bada edo ez. Kasu honetan zerbitzua oso antzekoa suertatzen denez… Bertakoei ere soldata baxuak jartzeaz gain, itsasoz bestalde daudenen soldatek ere ezer gutxi suposatzen diete.
Enpresa handi horiek eredutzat hartuta, eskala txikiagoko diren enpresek jokaera berdinera jotzen ari dira. Begira automozio enpresak, eta joan eskala txikiagokoetara. Pentsa ezazu baita, gure arloan espezializatuta ez dauden enpresetan. Zer pasatzen da kontserba enpresetan Nafarroako hegoaldean adibidez? Inmigrazioari esker zenbait “4 latas”-a alde batera utzi eta Mercedesak erostera pasa dira. Bestalde, kontserba enpresa zenbaitek “Esparraguicos de la Riberica de la Abuela - Producido en China” bezalako produktuak saltzeari ekin zioten urte batzutatik hona. Are okerrago oraindik. Zer ekonomia eredu hari da garatzen?
Pentsa ezazu teknologi arloan aditu diren emigrante kopurua ez dela esku langintzan aritzen denaren pareko, baina denbora kontua da. Eta kontua ez da inmigrazioa dela arazo. Arazoa da bertako enpresari zenbaiti berdin zaiela bertakoa zapaldu edo itsasoz bestaldekoa zapaltzea. Eta lehiatzeko horretara behartuta daudela ikustean denak joera bera hartzen doazela.
Arazoa konplexuegia izateaz gain inplikazio askokoa da.
Azkenean bertako langileari gutxiago ordaintzen zaio, kanpokoak gutxiago kobratu eta harekin “agravio comparativo” bat eginez. Kanpokoari gutxi eskaintzen zaio, bere beharrarekin jokatuaz. Azkenean nazio baten dirua gero eta esku gutxiagotan konzentratzen da. Boterea ekonomia denez, injustizia gutxi batzuen eskutik asko batzuen gainera jaurtizen da. Mass mediak ere eskuraturik dituzten modura. Beldurgarria da hauen atomizazioa eta gure egoeraren perzepzioa lantzeko duten abilezia.
Eta gero langabezi tasak jeitsi egin omen dira. Nola izan daitezke horren hipokritak gobernuan aurkitzen diren ’sasi-progre’ hauek hilabetero datu hauek publikatuz. Lan kopuruaz hari dira beraien gobernua sustengatzeko beste estrategia bat gehiago gisa. Lan kalitateari buruz ez diote ba ezer askorik. Zenbat mileurista eta mileurista izatera iristen ez diren langile daude? Hemen ere web estatistiketan bezala jokatzen dute, analisi aplikazio bakoitzak datu ezberdinak ematen dituela. Subjetibitatea objetiboak behar luketen datuen inguruan.
Luze ematen duen gaia, eta gainera aurretik aipatu bezala inplikazio askokoa. Ekonomia eredu bortitza. Noruntza doan kontu guzti hau? Denborak esango digu.
Jontri
Abuztua 7, 2006 - 20:56
Arrazoi duzu guk geuk kontsumitzaile moduan eskulan desbideratzea laguntzen dugula. Esan behar da ere euskulan desbideratze hau onartu beharra dagoela. Ala Txinatarrak baina gehiago garela uste al dugu? Ez al dute beraiek guk bezain besteko lan egiteko eskubidea?
Gertatzen dena, zuk ongi diozun bezela, explotazioa ematen dela da. Eta hau onartezina da. Bai hemen, Txinan, edo munduko edozein puntan.
Eskulan desbideratze honi konpetentzi libre moduan aurre egiteko aukeratako bat moldagarritasunean datza. Hau izango da etorkizunean sektore askotako punto kritikoetako bat. Gizartea dijoan abiadura azkarra ikusiz, enpresa bat etor daitezkeen aldaketak asimilatzeko prest egon behar da. Ezin da mogitzeko edo eraldatzeko asko kostako zaion dinosaurio bat izan. Askotan gainera, sektorean emango diren aldaketetara aurreratu egin behar da bat.
Goio Telletxea
Abuztua 7, 2006 - 22:08
Hori da, eta enpresek horretaz konturatu eta adaptatu egin beharko dira. Horrek esan nahi du langilegoaren etengbeko prestakuntza ere kontutan hartu beharko dutela inbertsio modura. Merkatuaren etengabeko analisia eta lehiakortasun mailen mantenua beste ardura bat gehiago izan beharko dute. Merkatu legea da.
Jabi
Abuztua 21, 2006 - 12:43
“Haurnasketa” polita eta blog interesgarria. Zure mezuak bloga ezagutzeko bidea eman dit. Agur bat ere Goiorentzat, aspaldi ikusi gabea. Ondo segi biok.
Jontri
Abuztua 22, 2006 - 22:19
Pozten naiz gustatu izana Jabi. Zureak ere ez du interes gutxi. Ez diogu begirik kenduko.
Blog honetan zure haurnasketak ongi etorriak izango dira.