Wifi killed the pirate star
Abuztua 9, 2006 - 22:35 | Atala(k): Internet, Etorkizuna
Azkarra denak izenburu honen jatorria zein den asmatuko zuen.
FON-eko zuzendaria denak dioenez, wifi-ak p2p-ko deskargak geldi ditzake. Nola? Streaming-aren bitartez. Adibidez, zertarako nahi ditugu kantak gure disko gogorretara jeitsi, Napster edo Rhapsody bezelako web guneetan dohainik nahi haina musika entzun baldin badezakegu?
Aspalditik sinesten dut etorkizunean nahi dugun informazio, musika, bideo, e.a. Interneten izango ditugula “en tiempo real”, eta gure ordenagailu, pda, ipod edo delakoak terminal “tontoak” izango direla. Logika jarraituz horrela beharko luke behintzat.
Baina sektore honetan interes asko daude: hardware egileak, multinazionalak, diskografikak, e.a. eta tamalez hauek izango dute etorkizuna nora joango den erabakiko duten giltzetako bat.

Lokhus
Iraila 14, 2006 - 15:43
Nik nahiago diat edukinak nire disko gogorrean izatea. Ez dakit etorkizunean gure makinak beti konektaturik izango diren, baina gaur behintzat, nire kasuan ez da horrela. Dena den, ideia oso interesgarria da.
tribaldo
Iraila 14, 2006 - 20:45
Argi dago Lokhus batek ere gauzak kontrolpean nahi dituela. Baita intimitatean ere.
Musika disko gogorrean izan da ere ez du esan nahi berau beste puntu askotatik entzun ezingo duzula. Napster edo Rhapsody-ren serbidoreetara ez baduzu konektatu nahi, zure ekipoa serbidore bihurtu eta streaming moduan bertan duzun musika entzuteko aukera izango duzula zihur naiz.
Ez da interbide txarra ez?