Pertsonen aroa
Abuztua 11, 2006 - 22:15 | Atala(k): Internet, Etorkizuna
Hala dirudi behintzat. Gizartearen izaera aldatu dezaketen bi tendentzia garbi ikus daitezke dagoeneko:
- Batetik, edozeinek eduki edo produktuak sortzeko gaitasuna, eta berau mundu guztiari eskura jartzeko aukera. Hor ditugu musika (last.fm), bideo (youtube), argazki (flickr), blog, e.a. egunero, edozeinek, eta munduko edozein puntutan sortu eta mundu guztiari eskura jartzeko aukera.
- Bestetik, eduki edo produktuak era kolaboratibo batean sortzeko aukera. Software librea, digg edo wikipediaren adibideak.
Oraingoz kasu gehienen atzean Internet dago, baina ez dira bertan hasi eta bukatzen kasu askotan: hara hor gizarte ez digitalera iristen diren Interneten zabaldutako musika, produktu edo zerbitzu baten kritika edo gomendiak, e.a.

Goio Telletxea
Abuztua 13, 2006 - 0:40
Konturatu behar gara, Internet bizitzen ari omen den aro ’sozial’ honetan, pribazitatearen mugak ere pixka bat jausten hasiak direla oso era sutilean. Nire musika gogokoena, egingo nituzkeen 43 gauza edo bisitatuko nituzkeen 43 leku, nire familiaren argazki eta bideoak, nire loturarik gustokoenak, nire gomendatutako liburuak, etab. Zein luxuzko informazioa eskaintzen dugun borondate onenarekin eta zein pozik munduari irekitako ate honetan.
Pixkat “Big Brother”en beldur, egoera fiktizio bat eskenaratuko dut…
1) Askotan aipatu izan da identitate bakarraren beharraz, leku hainbatetan identitate bakra batekin ibili ahal izateko, naziotasun agiri bakarraren pareko zebait baina Interneterako. Interesgarria, baliogarria eta bere einean zenbait kezka sortzen dituena.
2) Demagun Flickr, You Tube, 43Things, Google Maps, (ezagunenak ari naiz botatzen)… eta gu gabiltzan hainbat lekutan aurrez aipaturiko identitate bakar horrekin gabiltzala.
3) Lehengo egunean Flickr Inspector (http://netomer.de/flickrtools/inspector/) deskubritu nuen. Gure Flickr-eko kontuaren hainbat estatistik eskaintzen ditu honen API-ari esker. Demagun informazio guzti hori biltzeko balio duen tresna hori baino globalagoak badaudela…
3) Pentsatzen jartzen bagara, norbaitek identitate bakar bat jakite hutsarekin jakin ahalko lituzke gure bizitzako pausu eta une, ohitura, afizio, kokapen, etab.-en berri. Azken finean API zenbait edukita estatistika majo pila atera litezke era automatikoan. Prozesatze lan hutsa da.
Paranoia bat da, baina gure borondatez zein sozialak garen ikusita, agian kalean edonori egertuko ez genizkiokeen datuak azaltze horrek, moda kontutik haratago dauden zenbait xehetasun kontutan hartzera eraman behar gintuzke. Gure kabuz eta askatasun erabatekoz emandako datuak dira, baina horren erabilpena egin dezaketen enpresak ere egon litezke.
Halere, aro sozial honek onura asko ditu. Eta hori erabateko erreboluzioa da. Poztekoa gainera.
Jontri
Abuztua 22, 2006 - 23:31
Tamalez pribatutasunak innobazioa edo produktu interesgarri asko atzera bota ditu eta botako ditu. Pribatutasuna %100 bermatuko lukeen miraririk balego, izango genituzkeen teknologia, produktu, zerbitzu e.a. benetan interesgarriak izango lirateke.
Bestalde, xelebrea da Internetek ematen duen ustezko anonimatua. Zera: asko bere garaian (ni beraien artean) eta beste asko momentu honetan, ez dira konturatzen Internet nick, ordenagailu, e.a.-rren atzean egoteak dagoeneko ez duela anonimatua %100 bermatzen. Interneteko baten arrastroa errex jarraitu daiteke. Batek nick edo ordenagailu baten atzean ezkutatuta egiten dituen adierazpen, argazki, bilatzaileetako bilaketak, e.a. “betirako” erregistratuak geratzen dira. Nahi bada guzti hau ze ordenagailutik egina izan den jakin daiteke, nick horren atzean zein dagoen jakin, e.a.
Dagoeneko badira enpresa batek langile bat behar baldin badu, kanditatuaren Internet arrastroa jarraitzen dutenak, eta bertatik informazioa atera lanposturako aproposa den ala ez jakiteko.
Goio Telletxea
Abuztua 23, 2006 - 20:16
Ba hori, arraitxoak garela sare honen azalean saltoka itotze sentsazioarekin.
Bienvenutto again apañero!!
Goio Telletxea
Abuztua 25, 2006 - 12:14
Lotura interesgarri bat:
http://www.consumer.es/web/es/tecnologia/internet/2006/08/23/154903.php