Plangintza vs moldagarritasuna

Abuztua 29, 2006 - 18:47 | Atala(k): Orokorra, Lana

Beti esaten da gauzak ondo planifikatzea ona dela. Ni honen zalea izan naiz aspaldidanik. Baina azkenaldian moldagarritasunak (adaptabilitateak) duen jarrantzia geroz eta gehiago baloratzen dut.

Askotan gertatzen da helburu bat lortzeko pausuak ondo planifikatu arren, azkenean helburu horretara iristeko beste bide batzuk hartu behar izatea. Hau egunero eta bizitzako edozein arlotan gertatzen zaigu: bai lan proiektu batean, bai aisialdi bidai batean…
Hasieran, honen aurka nuen irtenbidea gauzak hobeto planifikatzean zatzan, baina denborak, arreta planikazioan hainbeste jarri beharrean moldagarritasunean ere jarri behar dela irakatsi dit. Gainera teknologiak sustatzen duen eraldaketa azkarra eguneroko ogia dugu.

Gakoa, plangintzan baino egoera berrietara, ustekabeetara moldatzeko gaitasunean datza.

Iritzia eman

  1. Goio Telletxea

    Abuztua 29, 2006 - 23:16

    “Adaptarse o morir” zioen esaldiak, ezta? Ba horixe.
    - Lan prozesu ideala zein den jakiteak ez du ezertarako balio.

    - Teoria hutsean oinarritzen direnek eguneroko praktika dastatu gabe ez didate errespetu askorik merezi.

    - Zenbait galera onartzen jakiteak askotan lan bat salbu uzten du, onartu nahi ez eta galera erabatekoak baino emaitza hobeak eskeiniaz.

    - Prozesua ezagutzen ez duenak ezin du planifikazio bat egokitu epe eta helburuetara. Sastrakak nahasi ohi dira horrelakoetan eta emaitza erdipurdikoak lortzeko lan prozesuan sufrikario ugari ziztatu gainera.

    - Hasierako planifikazioa eta amaierakoak ez du zerikusirik. Amaieran planifikazioari ia ez zaio kasurik egiten errealitateak gainditzen gaitu eta.

  2. tribaldo

    Abuztua 30, 2006 - 20:58

    Aipatzen dituzun puntueatik bigarrena eta laugarrena goraipatuko nituzke. Ay, zenbat aldiz aipatu dugu “al pie del cañon” ez bazaude baliozko ezer gutxi aportatu dezakezula. Hala ere badira egoera batzuk, hala nola kanpoko ikuspuntu bat behar denean.

    Baina noski, hau onartezina da zerbait planifikatu behar denean. Eta hare gutxiago egoera edo ustekabe bati aurre egiteko erabakiak hartu behar direnean.
    Makinan lehenengo lerroan dagoenak guzti honen parte aktibo izan behar du. Horrela ez bada, zuk laugarren puntuan aipatutako hain maite dugun egoeraz ez gara libratuko.

  3. Goio Telletxea

    Abuztua 31, 2006 - 1:16

    Askotan entzun izan dut honelakorik “Enpresa hartako nagusia berdin aurki zenezakeen makina baten ondoan alkandora maukak jasota langileari lan nola egin erakusten, berdin bere bulegoan enpresaren ardura orokorrak eramaten”.

    Halako ardura duen pertsona bat ezagutu dut sektore honetan. Euskal Herriko enpresa teknologiko ezagun eta indartsuenetako baten buruzagi da. Ba harek erabat harrituta uzten ninduen. Enpresaburu izan eta telefono bidez diseinu batean agertzen ziren xehetasunei buruz hitzegiten genuen. “Pixel zenbait haratago ez al legoke egokiago, Goio?” edo “elementu horrek erliebe handiagoa beharko luke agian, ezta?” bezalako esaldiek erabat harritzen ninduten. Errespetuz egiten zuen gainera. Badu estudio propio bat diseinatzaileekin enpresa barruan eta nabari zen ez zela bere lehen solasaldia gai hauen inguruan.

    Horrelako ardura garrantzitsuak dituen buruzagi horrek jaurtitzen zituen balorazioek bazuten zentzua gainera. Eta gai zen xehetasun nimiño bat eramateko zein enpresaren gai orokorren gainean egoteko.

    Argi dago zaila dela denean egotea. Baina gutxienez, norberak bere enpresa osatzen duen profesional bakoitzaren lana ezagutzen ez badu, delegatzen jakitean dago gakoa. Edo behintzat, horrela egin nahi ez bada, asesoratzen utzi eta konfidantza apur bat jartzean.

    Gai luzea hau ere. Enpresa egitura eta behar ezberdinen arabera oso apreziazio erlatiboak dira halere nireak. Ia dena bezala.

  4. Tribaldo

    Iraila 3, 2006 - 22:14

    Harritzekoa kontatu duzun kasua, baina poztekoa.

    Esan duzu: “Argi dago zaila dela denean egotea. Baina gutxienez, norberak bere enpresa osatzen duen profesional bakoitzaren lana ezagutzen ez badu, delegatzen jakitean dago gakoa. Edo behintzat, horrela egin nahi ez bada, asesoratzen utzi eta konfidantza apur bat jartzean.”

    Gakoan eman duzu: delegatu edo asesoratzen utzi? Lehen kasua da niretzat benetan onena, kasu idealean behintzat. Nor hobeto erabakiak hartzeko, gaiarekin egunero burrukatzen ari dena baino? Nork du informazio onena erabakiak hartzeko?

    Noski, kasu honetan beste faktore batzuk izan behar dira kontutan. Pertsona honek enpresaren ikuspuntu globala ere behar du. Eguneroko, epe motzeko erabakiak hartzerakoan kontutan eduki behar ditu epe luzekoak. Ondorioz, pertsona honek berau jakin beharko luke.

    Gainera, konpromisua izan behar du. Enpresaren kausarekin ados egon eta beronentzat onuragarriak diren erabakiak hartu. Hortarako, beste alderdi askoren artean, baloratua sentitu behar da. Eta hontarako (soldata, e.a.-etaz aparte) zer hobe erantzunkizuna beregan delegatzea baino?

    Honela, zirkulua isten dugu:
    Esan dugu onena egunereko erabakiak, berauekin burrukatzen dutenetan delegatu behar direla. Noski, pertsona hauek enpresarentzako onak diren erabakiak hartu behar dituzte. Eta esan dugu erabaki onak hartzeko, enpresarekin konprometituak sentitu behar direla. Eta hau inherente zaio beregan erabakiak delegatzeari, ze hori egitean dagoeneko baloratua sentitzen da.

Iritzia eman