Bezeroak egin dezala lana
Iraila 10, 2006 - 17:19 | Atala(k): Internet, Etorkizuna
Google-k, “Image labeler” ideia atera berri du. Beronen bitartez, Internet erabiltzaileek irudiak etiketatu ditzakete, horrela Google-n irudi bilaketak efikazagoak bihurtuz.
Horrelako kasuak entzuten ditudanean txunditu egiten naiz. Produktua bezeroak berak hobetzea benetan ideia ikaragarria da. Badira horrelako beste kasu asko ere. Amazonek adibidez dirua ordaintzen dio edozeini, makina batek egin ezin duena egiten baduzu: audio fitxategi bat itzuli, liburu batean textu konkretu bat ze horritan dagoen aurkitu, e.a.
Gure aurrean gertatzen ari diren mota guztietako eraldaketak benetan kontuan edukitzekoak dira. Bai produktu, zerbitzu, kontsumitzeko era, gizarte erlazio, e.a. handi baten aldaketa ikaragarriak, gure begiz ikusteko aukera izango dugu.
Egon adi.
