Interneteko publizitatea, noraino?

Iraila 13, 2006 - 21:02 | Atala(k): Internet, Etorkizuna

Aipatzekoa da Interneteko publizitatea jasaten ari den eboluzioa.

Hasiera batean iragarki arruntak ziren nagusi: banner eta halakoak.
Ondoren Google iritsi eta publiziate kontextuala ezarri zuen, Internet erabiltzaileak aurrean duen edukiaren arabera pertsonalizatzen den publizitatea. Korreoa bera irakurri eta beronen arabera pertsonalitzera iritsi delarik gauza.

Orain Google maps-en kasuan bezala, lokalizazio geografiko birtualaren araberako publizitatea dugu, Google-en mapa sisteman begiratzen ari zaren lekuaren arabera pertsonalizatzen dena. Eta etorkizunean datorkiguna argi dago: benetako lokalizazio fisikoaren araberako publizitatea. Zera da, ni Paris-eko Tour Eiffel-ean baldin banago, inguruko denda, jatetxe e.a.-en iragarkiak jasotzeko aukera wifi, wimax edo dena delakoaren bitartez.

Noraino iritsiko da eboluzioa?

Iritzia eman

  1. ana m.

    Iraila 13, 2006 - 22:20

    Beste ildo batetik, Vodafone publizitatea duten doako SMS mezuen zerbitzua testatzen ari da zenbait erabiltzaileen artean. Imajina zazu iragarki horrek zuk idatzitakoarekin harremana izango balu…

  2. tribaldo

    Iraila 13, 2006 - 22:58

    Diozun adibideak Ana, dagoen tendentzia garbi irudikatzen du. Doako produktu/zerbitzuak iragarkien truk.

    Hor ditugu Google-en produktu guztien adibideak. Baita napster-en doaineko musika publizitatearen truk, eta horrela beste asko.
    Dagoeneko ere bideojokoetan ari dira probatzen: http://www.error500.net/publicidad-modelos-negocio-videojuegos

    Benetan argi ez dudana noraino iritsiko den da. Urte askotarako negozio bide errentagarria dirudi, baina noiz arte? Zenbat denbora iraungo du publizitatearen truke doakoak diren produktu eta zerbitzu formula? 5,10 urte? Zenbat iraungo du publizitatearen negozioak orokorrean?
    Agian etorkizunera begiratu beharrean, historian atzera begiratu eta erantzuna ikus dezakegu.

    Bestalde, publizitatean soilik begiratuta ere ez dugu erantzuna izango. Publizitateran atzean beste maila sakonagoko gauzak daude: kontsumismoa, kapitalismoa, e.a. Hauen eboluzioa da agian gakoa.

  3. charlie

    Iraila 16, 2006 - 11:19

    Niri Minority Report-en iragarki kontextual-fisikoak grazia eman zitzaidan: Tom Cruise eta Psi-neska merkatal zentruz ibiltzerakoan, paretako iragarkiak berari hitzegin zieten… beno, beraz beldurra sartu dit, zeren nik gorrotzen dut dendara sartzea eta saltzaileak gainean eduki! Nik sutil-ago bideak nahiago dut… iragarkiak “iragarkiak izatea” gelditu behar dira, zeren lehengo ereduak baino hobeak dira: “boca a boca” (ahoz ahoko?), konfidantza eraikitzea (auzoko denden bezala), produktu edo zerbitzu onak prestatzen… hitz batez, enpresak ez dute behar itxura ona dauka baino produktu eta zerbitzu onak. Hori da lehena! Horrela, diru asko aurreztuko dira eta gauzak merkeagoak ahal izango dira :D

    Hala ere, zorionak blog-atik! Interesgarria eta arrazoi ona euskara praktikatzea da eta :)

  4. Tribaldo

    Iraila 16, 2006 - 17:15

    Lehenik eta behin mila esker zoriontzeagatik Charlie. Zuk bezela, blogaren helburuetako bat euskara praktikatu dezadan da, ez galtzeko behintzat :)

    Publitizateari buruz diozunaz, arrazoi duzu lehena produktu edo zerbitzu on bat izatea dela. Askotan gainera, hori da publizitate onena. Epe luzera, berdin du egin dezakezun publizitatea atzetik produktu edo zerbitzu onik ez baduzu.
    Gainera, Internet bidez ahoz ahoko publizitateak benetan indar handia du. Horra hor ciao.es bezelako zerbitzuak, bertan jendeak produktuak komentu eta baloratzen dituelarik.

    Hala ere badira produktu edo zerbitzu txarrak izan, eta hala edo nola (publizitate ona, informazio manipulazio, e.a. teknika erabiliz) dirutzak irabazten dituzten enpresak. Askotan gainera horrela izan behar ez litzatekeen kalitate onaren famarekin.

Iritzia eman