Deshitzaldi interesgarria Donostian

Iraila 18, 2006 - 14:58 | Atala(k): Internet, Enpresa, Web garapena

Deshitzaldiaren logotipoa

Ostiralean (2006/09/12), deshitzaldia ospatu genuen Donostian.
Aipatzekoa da izandako jendetza ugaria. Bai kopuruan, bai ezagupen aniztasunean ere.

Atentzioa deitu zidan puntu batek: hizlariak azaldutako gaiari buruz eztabaida egiterakoan, proposatutako gaiaz baino, berarekin zerikusia zuten gaiak jorratu genituela. Hala nola: GPLv3-ari buruz beharrean, software libre bai ala ez eztabaidatu genuen. Irisgarritasunari buruz dagoen perzepzio okerraz beharrean, irisgarritasuna bai ala ez eztabaidatu genuen.

Egia esan hau gertatzea normala da. Askok ez dakigu GLPv3-ari buruz ia ezer, eta ondorioz arruntagoak zaizkigun gaietara jotzen dugu, adibidez software librea.
Agian beraz, hobe da gai xume eta unibertsalagoak jorratu, gai konkretu eta teknikoak baino. Zer diozue?

Iritzia eman

  1. Luistxo

    Iraila 21, 2006 - 10:11

    Bakoitzak nahi duena jorratu. Tekniko ala unibertsal, audientzia hizlari.

  2. tribaldo

    Iraila 21, 2006 - 21:03

    Bakoitzak nahi duen gaia jorratu, ongi da Luistxo. Baino gero eztabaida beste gai batzuetara joaten bada hasieratik zertarako hizlariaren aurkezpena?

    GPLv3-aren kasuan oso garbi ikusi zen. Lizentziari buruz hitzegin beharrean software librea bai a la ez eztabaidatu zen. Orduan zer da hobeto, aurkezpena GPLv3-ari buruz egin edo software librearen munduari buruzko aukezpen landu bat egin? Azken hau egiten bada, geroko eztabaidarako puntu batzuk gaindituak egon daitezke. Zera, gero eztabaidan sortu daitezkeen duda edo ideia okerrak aurkezpenean argituak gera daitzeke.

    Honek ez du esan nahi jendeak nahi duenaz hitzegin ez dezakeela. Baina agian gai batzuk denen artean erabakitakoak izan litezke.

Iritzia eman