Ezetz esatearen gaitasuna
Iraila 27, 2006 - 20:44 | Atala(k): Lana, Enpresa
Bezero bati ezetz esatea benetan zaila da. Luxua esango nuke nik. Hala ere, muga batzuk daude, eta horiek gaiditzean ezetz esan beharra dago.
Ni ez naiz enpresaria, eta enpresa baten diru komeriak ez ditut hurbiletik bizi izan. Zihur naiz hala izango balitz, gauza askotan beste iritzi bat izango nukeela.
Baina hala ere, ez da posible beti bezeroari bai esatera behartuta egon behar izatea.
Benetan pena merezi al du bezero edo lan bati baietz esatea, gero benetako buruhausteak sortuko baldin baditu? Hobeto al da bezeroari bai esan eta lana berandu edo gaizki eman, ezetz esan eta ez ondo ez gaizki geratu?

Miguel
Iraila 27, 2006 - 23:23
Gehienetan, bezero bati ezetz esatea, bezero bati aholku bat ematea da. Arazoa zenbait enpresetan dago, ez dakite muga non dagoen eta bezero bat ez galtzearren, edozer egiten dute.
Tribaldo
Iraila 28, 2006 - 14:48
Ondo diozunez Miguel, batzuetan ezetz esatea bezeroari mesedegarri zaio.
Hala ere, bezeroari baietz esaten bazaio beharrezkoa ikusten dut baietzaren arrazoia lankideekin zabaldu eta argumentatzea. Zaila izan diteke batentzat kriston “marroiari” aurre egitea, ze helbururekin egiten den ez badaki batek. Lankidea motibatua egon behar da “marroiari” aurre egiteko, eta horretarako, beste gauza askoren artean, lan horren zergatiak azaldu behar zaizkiola uste dut.
Ez gara robotak, norbaitengandik agindua jaso eta pentsatu gabe gauzak egiten dituztenetakoak. Pertsonak gara, zati emotiboa dugun izakiak. Ezin da albo batera utzi zati emotibo hori. Hots, zati emotibo hori lanean kontutan hartzen bada, enpresari ere mesedegari izango zaio, produkzioa hobetuko baita.