Fundamentos web 2006, balantze orokorra

Urria 5, 2006 - 15:06 | Atala(k): Internet, Web garapena, Etorkizuna

Fundamentos web 2006-aren logotipoa

Fundamentos web delakoan egon berria naiz. Bertan, web eta Internet munduari buruz orokorrean, eta web garaperani buruz konkretuki hitzegin da.

Beti bezela alderdi onak eta ez hain onak izan ditugu bertan.

Alderdi onak:

  • Organizazio.
  • Hizlarien jakinduria.
  • Hizlarien azalpen gaitasuna.
  • Gai barietatea.
  • Espicha (Asturias-eko jaki ezaguna).

Alderdi ez hain onak:

  • Hizlariei galderak egiteko denbora murritza.
  • Hizlari eta entzuleen arteko halako distantzia.
  • Hizlari guztiak anglosajoiak izatea. Herri barietatea bota nuen faltan. Ingelesak edo EE.BB.-ak ez dira munduan bakarrak.
  • Gai batzuk gutxi sakondu izana, azalean geratuz.

Hala ere orokorrean ekitaldia nahiko ona izan da.


Iritzia eman

  1. Luistxo

    Urria 5, 2006 - 15:20

    Zure ausentzia probestu dugu Sustatun zure kontra egiteko ;-)
    http://www.sustatu.com/1158579035

  2. tribaldo

    Urria 5, 2006 - 16:16

    Lanera iritsi eta ikusi berri dut sustatun aipatu duzuela nere bloga. Egia esan Luistxo ez dut uste nere bloga sustatun aipatzeko haina denik, baina eskertzekoa da ;) Mila esker benetan.

    Portzierto Luistxo, zure lankiderik ez da joan ekitaldira ez? Hemen a la ultima egon behar da! :)

  3. maite

    Urria 6, 2006 - 9:22

    Azken ordura arte juteko asmoa euki degu baina azkenian kale!

    Iaz jun egon gina Zaloa eta biok eta oso gustora bueltatu ginan. Bai horixe!

    http://www.sustatu.com/1132741831

    Ea datorren urtian danok elkarrekin juterik dakagun.

  4. tribaldo

    Urria 6, 2006 - 16:18

    Ez legoke gaizki maite hemendik tropel polit bat elkarrekin joatea haruntz hurrengo urtean, hemen ere interesa dagoela erakutsiz.

    Lehengo urteko kronikan ikus dezakedanez, irisgarritasuna eta erabilerraztasuna izan ziren gai garrantzitsuenak. Aurten berriz, berauek pasadaz aipatu dira. Hala ere azaldutako gai gehienek irisgarritasuna aipatu dute behin baino gehiagotan. Honek, irisgarritasunak web munduan duen garrantzi eta zabalkuntza jartzen dun isladan.

    Hemendik gutxira erabilerraztasunari emango dio pasu irisgarritasunak.

Iritzia eman