Internazionalizazioa (Fundamentos web 2006)
Urria 5, 2006 - 15:59 | Atala(k): Internet, Web garapena
Richard Ishida izan zen hizlarietan lehena. Internazionalizazioak web garapenean duen eraginaz hitzegin zuen.
Honen alorrean, web gune bat beste hizkuntza bat baino gehiagotan edo beste herrialde baterako egin behar denean, kontuan izan behar diren aspektuak aipatu zituen, hala nola beste gauza askoren artean:
- Esaldi bat hizkuntza batetik bestera itzultzerakoan kontutan izan behar diren aspektuak.
- Esaldien sintaxiak dakartzan arazoak. Adibidez: “Un perro” -> “Txakur bat”.
- Hitz edo esaldi batek hizkuntza bat edo bestean izan dezakeen luzeera ezberdinaz, ondorioz diseinuan berau kontutan izanik.
- Kultura ezberdintasunak ekarri ditzakeen komeriak. Adibidez koloreek kultura batetik bestera izan ditzaketen konotazioak.
Benetan interesgarria.

BocaDorada
Urria 6, 2006 - 17:49
Web garapen sentibera behar dela, kontuan hartu behar direla ezberdintasunak, edukiak moldatu behar direla, azkenean lan gehiago daukagula Fundamentos Web 2006aren bueltan, baina pozik onartu dugu erronka.
tribaldo
Urria 6, 2006 - 22:28
Jeje arrazoi duzu.
Harritzekoa da lan gehiago emango dizkigun aspektuak jakinarazi dizkigutela, eta hala ere pozik gaudela. Ah ze paradoja!
Egia esan seinale ona da. Web garapena lana izateaz gain, mundua aldatu dezakeen lanbidea dela irudikatzen du. Lanbide askotan lan gehiago egitea benetan txartzat hartzen dute langile batzuk, web garapenean berriz kontrakoa gertatu ohi da askotan.
Ongi etorri, urrezkoahotsoa.