CSS garapena: WYSIWYG vs kodigoa
Urria 9, 2006 - 8:50 | Atala(k): Web garapena, Etorkizuna
Fundamentos Web 2006an Dave Shea izan genuen CSS proiektuei buruz hitzegiten, eta egunaren bukaeran izandako kolokioan orain aipatuko dudana galdetzeko gogoa izan nuen, baina koldarra naiz.
Denbora asko daramat CSS-ak eskuz garatzearen beharretan pentsatzen:
Benetan beharrezkoa da web gune bat maketatzerakoan, CSS-a kodigo mailan garatu behar izatea? Ez al da posible WYSIWYG erraminta baten bidez, bisualki, hau ondo egitea?
Nere ustez hala beharko luke. Tamalez, existi diren erramintek kodigo oso zatarra sortzen dute.
Baina web garapenaren etorkizuna, irisgarri, erabilerrez eta informazio arkitektura zuzena duten web gune eta aplikazioak sortzean dago. Ez dut uste hainbeste denbora galdu beharko genukeenik teknologia arloetan.
