Euskara txikia Internet handian

Urria 10, 2006 - 18:20 | Atala(k): Internet, Etorkizuna

Bizi dugun globalizazio era honetan, argi dago lokalismoak geroz eta urriagoak izango direla. Hizkuntza, legeak, ekonomia, e.a. geroz eta unibertsalagoak dira, munduaren gehiengoarentzat bakarrak izatera iritsiz.
Europan adibidez, europar guztientzat legeak eta ekonomia berdinak dira askotan. Hau izango da etorkizuneko tendentzia mundu osoan, goiz ala berandu.

Interneten kasuan, ze rol jokatuko dute euskara bezelako hizkuntza txikiek? Interneten unibertsala den ingelesak jango al ditu?

Nere ustez Internet etsai ikusi beharren, bere abantailak aprobetxatu behar ditugu. Adibidez, euskal edukiak mundu guztira zabaldu ditzakegu. Edo euskaran interesa duen atzerritar batek errex aski lortu dezake euskarari buruzko informazio, eta baita euskara bera ikasi ere.

Iritzia eman

  1. Arkaitz

    Urria 11, 2006 - 11:51

    Nik behintzat argi daukat Internet ez dela etsai guretzako, gure hizkuntza zabaldu eta internazionalizatzeko erreminta perfektua baita. Gertatzen dena da aukera horiez profitatu egin behar garela, ezin dugula pasatzen utzi.

    Eta batez ere euskarazko komunitatea hobetzen lagundu dezaketen Web 2.0 webguneak dira sustatu behar ditugunak. Hortxe dugu euskarazko Wikipedia (1) euskarazko edukiak sortzeko, edo zabaldu.com (2) albisteak argitaratzeko. Horrelakoak erabili, edukiak sortu, eta tresna berriak sortuz ekin behar dugu, hori da bidea.

    (1) http://eu.wikipedia.org
    (2) http://www.zabaldu.com

  2. tribaldo

    Urria 11, 2006 - 13:47

    Diozunarekin erabat ados Arkaitz.

    Internetek eduki sorkuntza errazten digu. Zuk diozun bezela blog, wiki, e.a.-ekin edozeinek oso modu errazean edukiak sortu ditzake eta horretaz baliatu behar dira euskara bezalako hizkuntza txikiak.

    Bestalde, benetan mirestekoa dira blogak.com, nireblog.com, ninaiz.com edo blogari.net bezelako erramintak. Euskadin sortuak eta euskara sustatzen dutenak edo behintzat berau bermatzen dutenak.

  3. Jon Galparsoro

    Urria 14, 2006 - 17:27

    Kaixo Tribi!!

    Aspaldi ez nekiela ezer zutaz… eta gaur “Noticias de Gipuzkoa” irekitzean, hara non topatzen zaitudan.

    Ikusten dedanez ez doakizu gaizki.

    Gaiari buruz… nik ez det uste internetek euskarari kalte egingo dionik. Internet komunikabide bat izaki, beste komunikabideen arazo berdinak sor ditzake euskararengan. Arazo garrantzitsuena utzikeria da, hau da, euskaraz “nabigatu” daiteke, hainbat web orri daude euskaraz, baina guk (euskaldunok) ez baditugu erabiltzen zeinek erabiliko ditu?

    Halere nik ez dut uste internet denik euskararen arazo nagusia; hizkuntzaren normalizazioa, unibertsitateko politika pobrea edo komunikabieetan euskareren presentzia urria arazo larriagoak diran nire ustez.

    Web orriren bat gomendatzekotan:
    www.sustatu.com
    ekonomilariak.blogspot.com (elebiduna da, ni eta beste lagun batek sortua)
    www.gaztelumendi.org

  4. Andoni Miranda.

    Urria 14, 2006 - 19:59

    Ongi etorria euskal blogarien plaza honetara. Zuk esaten duzun bezela inglesa da hizkuntz nagusia. Nire ustez euskarak badu lekua, gure nortasuna da. Zure blogak eta beste hainbat euskal blogak aberasten dute euskararen presentzia sarean. Euskal edukiak sortzen, hor dugu erronka nagusia.

    Hor ditugu www.goiena.net/blogak www.eibar.org/blogak Egunkariarenak eta beste hainbat.

    Zorionak Triba.

  5. tribaldo

    Urria 15, 2006 - 22:27

    Kaixo Jon.
    Aspaldiko partez zutaz jakiteaz pozten naiz. Ongi etorria izan blog honetara. Nik zureari behintzat ez diot begirik kenduko ekonomia nere fuertea ez den arren.

    Kaixo zuri ere Andoni. Diozun bezela erronka handia dugu aurrean, eta eskertzekoak dira aipatu dituzun proiektuen ahaleginak.

Iritzia eman