Arrazoia beti nik, errua beti besteek

Urria 21, 2006 - 23:55 | Atala(k): Orokorra

Gure bizitzan zehar, zenbat aldiz onartu dugu arrazoirik ez dugula? Oso gutxitan izan dela esango nuke.
Ondorioz, ekibokatua dagoela ez dakien jende asko bizi da mundu honetan. Matematika pura da. Noski, baina inork ez du onartuko bera dela horietako bat. Nolatan! batek beti arrazoia duela uste du eta.

Nola da posible batek (ia) beti arrazoia izatea? Besteak tontoak dira ala? Zihur naiz arrazoia ez dugun kasuak, arrazoia dugun kasuak baino gehiago direla.

Zaila den arren, aurrean duzunak arrazoia izan dezakeela onartu behar da. Aurrean duzunari, benetan entzuteko ahalegina egin behar da eta batek ekibokatua dagoela onartzeko humiltasuna izan behar du.

Iritzia eman

  1. ::.:

    Urria 24, 2006 - 10:01

    onartzen det, arrazoia dezu.

  2. Tribaldo

    Urria 24, 2006 - 18:20

    Erantzun ona ::.:
    Argituko dizugu zure izenak zer esan nahi duen, braillea al dugu?

  3. ::.:

    Urria 26, 2006 - 23:46

    sarean gabiltzanean, askotan izaten degu leihoren bat ezizen baten eske eta horregatik nire burua ‘i eme’ bezela bataiatu nuen ;) gero, ezizena minimalismoaren barruan sartu nuen eta ‘::.:’ bihurtu da.

    : i :.: eme

  4. tribaldo

    Urria 29, 2006 - 23:07

    Zure firma ikusi eta braile alfabetoa lehen aldiz ezagutzera animatu nintzen. Zure nick-ak hainbeste konbinazio posible zituen eta, azkenean ezin izan nuen jakin zure nick-ak zer esan nahi zuen.

    Dagoeneko badakigu, originala benetan!

Iritzia eman