Talde lanaren onurak

Urria 26, 2006 - 15:25 | Atala(k): Lana

Onartu behar dut duela ez gehiegi arte talde lana ez nuela oso begi onekin ikusten.

Hasteko, talde lanean experientzia gutxi nuen. Gainera, zaila egiten zitzaidan nere iritziak beste pertsona batzuen iritziengatik atzera bota behar izatea. Baita ere, lan egiterakoan gauzak besteekin elkarulertuz egin behar izatea, hau da, ez zela beti posible izango batek nahiko lukeen bezela egitea gauzak.

Baina talde lana sakonean bizi ondoren, erabat aldatu dut berari buruz dudan iritzia. Talde lanak dituen onurak benetan interesgarriak dira: batak bestearekiko ikasteko aukera, produktua ikuspuntu ezberdinekin aberasteko aukera, erantzunkizuna konpartitzeko aukera, e.a.

Talde lanak ze abantaila gehiago ematen dizkigu zuen iritziz?

Iritzia eman

  1. Goio Telletxea

    Urria 26, 2006 - 15:40

    Taldelana aberasgarri suertatzen da norberarena egoki defendatzen jakin ezkero eta aurrean dagoenari arrazoia emanez esaten duenak zentzua duenean.

    Erreflexionatzeko ere egokia da, diozun bezala, ikuspuntu ezberdinek aberasten gaituztelako. Eta eztabaidetatik ateratzen dira soluzio egokiak perfilatzen joateko bideak. Arlo ezberdinetako pertsonak nahasten badituzu talde lanean are eta borobilago lanaren emaitza.

    Abantaila bat gehiago: lan borobil xamar bat egindakoan honen onurak elkarrekin partekatzea. Hori ordainezina da.

  2. Tribaldo

    Urria 26, 2006 - 16:41

    Bakoitzaren ikuspuntua defendatzeaz diozu. Benetan politak dira hau egitean sortzen diren eztabaidak. Bai produktua eta baita baten burua aberasten du honek.
    Hala ere, batek amore ematen jakin behar du, arrazoia duela jakin arren. Amore ematen ez baduzu aurrean duzuna frustatzeko arriskua duzu. Baita ere, ondokoarengan konfiantza izaten jakin behar da, berau esaten ari denaz zihur baldin badago kasu eginez.

    Nik, talde lanean asko baloratzen dudana errespontsabilitatearen banaketa da. Lan baten arrakasta eta porrotak taldeko partaideetan maila berean konpartitzeko aukera. Denak gara denaren errudun, bai onerako eta bai txarrerako.Benetan talde moduan pentsatuz.
    Hala ere, zaila da. Askotan batek ez du onartu nahi ondokoak egindako akatsak denona dela. Baina extremoak alde batera utzita, horrela beharko lukeela uste dut.

  3. Goio Telletxea

    Urria 26, 2006 - 18:53

    Ados Jon.
    Nik uste norberak apur bat galdu behar duela bi iritzien ekilibrio bat lortze aldera. Akordio batera heltzea da kontua. Askotan bezeroarentzar pisu gehien zerk duen hartu behar da kontutan, eta ez horrenbeste norberaren lana erreztu edo hobetuko duen interesa, besteak beste.

    Gure kasuan (webgintzaren kasuan) atal asko daude kontutan hartu eta adosteko. Informazioaren arkitektura, irisgarritasuna, erabilerreztasuna, diseinu grafikoa, garapena, estandarren erabilpena, bilatzaileei begira egindako orrialdeen optimizazioa, garapena, orrialdeen dinamizazioa, etab. Anai asko denak elkarrekin beti ondo eramateko, baina posible da norberak bestearen lanaren garrantzia zein den jakin ezkero. Ezagutzen ez bada, ezin da errespetatu, ezin da ulertu.

    Proiektuaren hasieran ez badira gutxieneko zenbait arau eta kontzeptu argi uzten, hots, proiektua abian doan einean erabakiak hartu eta ekilibratzen saiatzen bagara proiektuan “partxe” asko agertuko dira, norberak bere eran egindakoak. Hau “trabajo en cadena” deitzen den sistema horretan gertatu ohi da, hau da, prozesua lineala denean. Prozesua profesional guztien iritzien elkartrukaketa egokiaz zirkuluan egiten bada “sokak” (cuerda de un cĂ­rculo) erabiliaz (etengabeko komunikazioa mententzen) ez da arazorik erraz sortuko.

    Gai hauek pixkat kontzeptualak suertatu daitezke hitz soilez adierazteko, baina nire esperientziaren arabera hala uste dut.

  4. Tribaldo

    Urria 30, 2006 - 16:12

    Diozun bezela, webgintzaren kasuan, prozesu bateko langile bakoitzak berea bakarrik soilik baldin badaki galduak gaude. Bakoitzak, beste disziplinei buruz gutxienekoa jakin behar du, behintzak berari afektatu diezaiokenak.

    Irisgarritasunean hau oso nabaria da: edukiak idazterakoan, informazio arkitektura egiterakoan, diseinatzerakoan, maketatzerakoan, programatzerakoan e.a. kontutan eduki behar dira irisgarritasun punto asko.

    Honekin jarraituz gakoan eman duzu esaldi honekin “Ezagutzen ez bada, ezin da errespetatu, ezin da ulertu.”

    Prozesuan parte hartzen duten guztiek besteen lana ezagutzen ez badute, berriz ere galduak gaude. Beste puntu askoren artean, hemen komunikazioa dugu ardatz nagusietako bat. Berau gabe ez dugu aipatutako helburua lortuko. Langileen arteko komunikazio benetan kritikoa da, eta zentzu honetan joan behar dira ahalegin asko.
    Hala ere, askotan menospreziatu egiten da arlo hau, beste gai batzuei garrantzi gehiago emanez. Komunikazioan inbertitzea eta hau hobetzean denbora pasatzea ez da gastu bat, inbertsio bat baizik.

Iritzia eman