Bloga eraberritua

Urria 29, 2006 - 21:44 | Atala(k): Orokorra

Ikus dezakezuenez, bloga erabat aldatu dut (blog zaharra ikusi konparatzeko). Nabigazio sistema, layout-a, eta diseinua aldatu ditut.
Aldaketen arrazoiak hauek dira:

  1. Blogaren irakurle eta iruzkin idazle zaretenoi garrantzi gehiago ematea. Blog honen funtsa ez dira nere post-ak, jendearen iritziak eta beronekin sortzen diren eztabaidak baizik.
    Ondorioz, nere postak dagoeneko ez dute jendearen iritziek baino garrantzi gehiago.
  2. Irisgarritasuna hobetzea. Duela 4 hilabete hau agindu nuen eta berau egin dut, irisgarritasun akats batzuk dituen arren. Adibidez textu batzuen kontraste falta, baina denbora pixkot dudanean akats hauek konponduko ditut.

Gustoko duzue aldaketa? Nituen helburuak, aldaketa hauekin lortu direla uste al duzue?

Iritzia eman

  1. Leire

    Urria 29, 2006 - 22:34

    Irisgarritasunari buruz ezer gutxi dakidanez, ezin dut iritzirik eman; diseinuari dagokionez, ordea, logotipoa goi partean jarriko nuke eta eskuineko gaiak taldeka sailkatuko nituzke.

    Era hontan, irakurleek gogoko duten gaia aurkitzea eta eztabaidetan parte hartzea errazago izango dute.

    Hala ere, aldaketa hobera izan da.

  2. Maria

    Urria 29, 2006 - 22:37

    Nere iritzia, laburra izango da; blogaren estrukturazioa egokia dela deritzot baina, kolore bizi gehiago ipiniko nizkioke.

  3. Tribaldo

    Urria 29, 2006 - 23:01

    Eskertzekoak dira zuen kritika konstruktiboak Leire eta Maria. Kontuan hartuko ditut.
    Jendeak jakin beza, nere neska eta bere ahizpa dira idatzi dutenak. Inork dudarik baleuke ordainduak izan direla hitz onak esateko. :)

  4. ::.:

    Urria 31, 2006 - 12:24

    Minimalismoan oinarrituriko diseñoa?
    Blogaren diseñua eta estruktura gustokoak ditut baña bat nator Leirekin; logotipoa goi aldean jarriko nuke eta gaiak sailkatuko nituzke.
    Koloreak? argazki bat noizean bein jarrita, bizitasun handia emango lioke.

  5. Tribaldo

    Urria 31, 2006 - 12:50

    Dagoeneko batek baino gehiagok aipatu dit logotipoa goian jartzearena. Arrazoi duzuela esan beharra dut, benetan garrantzitsua baita Internet erabiltzaile bati non dagoen eta bertan zer aurkituko duen adieraztea.
    Goian ez jartzearena, edukiei garrantzia emateko helburuarekin egin dut, baina agian erremedioa gaixotasuna baino okerragoa izan da.

    Argazkiei buruz ere arrazoi duzu ::.:, ahal dudanean argazkiak jartzen saiatzen naiz baina idazten ditudan gai askok ez dute berau posible egiten.
    Diseinua soso xamarra izateak ez dit ardura, ez zen nere helburua bloga bisualki oso erakargarria egitea. Primatu duenak edukiak eta nabigazio sistema izan dira.

    Hala ere, kontuan izango ditut zuen iradokizun guztiak. Eskertzekoak dira ;)

  6. Carlos

    Azaroa 3, 2006 - 4:40

    Niri aldaketa hau asko gustatzen zait. Nabigazioa oso erraza da, eta ulertzen dut identitate bigarren lekuan jartzeko erabakia. Askotan identitateak “tapatzen” du orrien funtzioa: argibidea azkar ematea. Bilaketa behean ikustea pixka arraroa iruditzen zait, estandar goian jartzea izan denean… dena den, propuesta interesgarria da. Zorionak!

  7. Carlos

    Azaroa 3, 2006 - 4:42

    Ups! Berriro aldatu duzu! Orain baino gehiago gustatzen zait :)

  8. Tribaldo

    Azaroa 3, 2006 - 9:16

    Eskertzekoak dira zure hitzak Carlos. Gainera disenatzaile eta maketatzaile izan da are gehiago.

    Azken aurreko diseinua nahiago zenuela diozu? Arrr.

    Azken hontan egindako aldaketak hauek dira:

    Lehenik, logotipoa goian jarri dut. Izandako iradokizunak jarraituz, eta ditudan bisitarien zati handi bat google-etik etorriak direnez, blogaren identitatea azkar adierazte jarrantzizkoa iruditzen zait.

    Bigarrenik, eskuin zutabeko eztabaiden izenburuak tamainaz jeitsi ditut, erdialdeko edukiarekin borroka egin ez dezaten.

    Azkenik, kategoriak, bilatzailea eta sindikazio estekak eskuin zutabean jarri ditut, eskura egon daitezen. Lehen (hankean) zegoen bezela erdikaldeko edukia oso luzea baldin bazen oso behera jeisten bait zen.

    Ondorioz, aldaketak onargarriak dira ala ez? ;)

Iritzia eman