Web gune bat heldu gabe hiltzen denekoa
Azaroa 1, 2006 - 16:43 | Atala(k): Web garapena

Web guneak, soilik jaio egiten direla dirudi. Hau da, denbora asko pasa harren ez dira hazten, ez dute eboluzionatzen, azken finean ez dira heltzen.
Jaiotzetik denbora batera, ume izaten jarraitu arren hil eta bere ordez beste bat jaiotzen da.
Adibidez, web gune batek denborarekin zerbitzu gehiago gehitu ditzake eta dituenak hobetu. Web gune baten erabiltzaileak eboluzionatzen duten heinean web guneak ere berdina egin behar du.
Web gune baten garapena ez da inoiz bukatzen, edo ez luke hala behar. Eta ez naiz hari web gune baten edukiak berritzeaz.
Noiz iritsiko da web guneak konstanteki eboluzionatzen ibiliko garen garaia?
Bezeroek Interneten negozioa ikusten dutenean.

Goio Telletxea
Azaroa 1, 2006 - 19:18
Etengabeko jarraipena litzateke egokiena, erabiltzailearen erabilpen esperientziaren araberako aldaketak eta moldaketak eginez. Baina, noski, hor zenbait arazo sortzen dira.
Bezero batek une jakin batean webgunea berritzen du, une horretan duen aurrekontu bati esker. Jarraipen lan hori egiteko beste aurrekontu bat behar da, eta ez da beti posible izango. Gainera, webgunea egin duen enpresak lana egiterako orduan parametro ugari eduki baditu kontuan eta honen zerbitzua primerakoa dela saldu badio bezeroari, zer dela eta egin beharko dira zenbait aldaketa erabiltzailearen jokaeran oinarrituta? Ez al ditu ba enpresa garatzaileak faktore guztiak kontutan eduki?. Erantzuna argia da: ez da erraza erabiltzaile multzo horren jokaera eta ohiturak asmatzea. Horretarako estatistika zenbait hartu behar dira kontuetan, analisi heuristiko zenbait egin, etab.
Eta halere, datu guzti hauek kontutan eduki eta planteamendu egokia zein den jakinda ere, zenbait aldaketa egiteko arinak izan beharko genuke. Izan ere, aldaketa horietako zenbait latzak izan litezke eta lan ordu asko eraman. Erabiltzailearen ohiturak ere aldakorrak dira eta egokipenerako aldaketa horiek egin ditugunerako jadanik beste batzu egiten aurki dezakegu geure burua.
Nolabait metafora bat erabiltzearren, niri arrain bankuen adibidea jartzea gustatzen zait erabiltzaileen mugimeduak adierazteko. Ez ditugu erraz ikusten, baina beraien kopuru eta mugimenduak neurtu ditzakegu. Ohitura eta flujo migratorio jakin batzu badituzte, baina zenbaitetan aldatu ere egiten dira, bankuak batzuetan txikiagoak izan ohi dira, beste korronte batzuetatik joaten dira (konpetentziaren webguneetara, adibidez), etab.
Arrantzale ona izateko, ordu asko eskaini behar zaizkio Interneteko itsasoan nabgatzeari.
Tribaldo
Azaroa 1, 2006 - 23:09
Oso metafora ona Goio.
Lehenik eta behin argi dago web gune guztiek ez dutela jarraipen bera izan beharrik. Web gune xumeek, informazio gutxi dutenek, zerbitzurik ez dutenek e.a. jarraipen txikia beharko dute. Batzuetan bat ere ez.
Baina banku, online denda, web gune publiko, e.a.-ek jarraipena behar dutela uste dut. Bakoitza bere mailan baina gutxieneko batekin. Noski, honek diru gastua beharko du. Baina hala behar du, kasu hauetan Internet ez da aisialdirako erreminta, kritikoa den erreminta baizik.
Hontarako diru asko ez badago ba jarraipen xumeagoa egingo da, baina gauza nahiko hobetu daitezke jarraipen xumeak eginez.
Bestalde, hobekuntzak egiterakoan gomendatzen dena ez da aldaketa asko batera egitea, aldaketa bakarra aldi bakoitzeko baizik.
Aldaketa bat baino gehiago batera egiten badira, aldaketa hauen efektua ezin baita neurtu. Aldiz, aldaketa bakarra egitean beronek duen arrakasta neurtu daiteke.
Hartu dezagun web gune batean alta emateko kasua. Web guneko hasiera orrian esteka lekuz mugituko bagenu, beste aldaketarik egin gabe, datozen egunetan alta gehiago ematen badira aldaketak arrakasta eduki duela esan nahiko luke.
Aldiz, beste aldaketa batzuk batera egingo bagenitu (web gunea google-en publizitatu edo diseinu aldaketak egin adibidez), ez genuke jakingo alta gehiago eman diren esteka lekuz mugitzeagatik edo beste aldaketa guztiengatik.
Azkenik, La Caixa-ren kasuan jakina da langile propioak dituela web gunea aztertzen eta hobetzen: estatistiken jarraipenak egiten, erabiltzaile test-ak egiten, e.a.
Geroz eta horrelako kasu gehiago ikusiko ditugu, Internet gure bizitzaren parte den heinean. Internet iada ez da aisialdirako erraminta soilik, eta hau geroz eta nabarmena egiten den einean geroz eta web gune hobeak izango ditugu. Hobekuntza honen faktoreetako bat web guneen jarraipen eta hobekuntzan egongo delarik.
Goio Telletxea
Azaroa 2, 2006 - 2:03
Argi dago. Askotan aldaketa txiki batek erabilerreztasunean abantaila handi bat suposatu dezake. Eta badakigu, Internetek zerbait ona badu neurgarri izate hori da. Neurtu eta analizatu. Azkenean, negozioetaz ari bagara eta ez irudi hutsalaz, interesa badago eta benetan hedabide honetan sinesten bada, apustu egiteak aipatu ditugun akzio horiek barneratzea dakar.
Usteltzen diren webguneek ez dute etorkizun labur bat besterik. Oraintxe aritu naiz atzerriko produktuak inportatzen dituzten zenbait webgune eta negargarria da panorama. Ez webgune hauetan soilik, halere. Sinestezina zenbait webgunek oraindik eta gaur egun duten tratamendua. Argi dudan gauzetako bat zera da: publizitate agentziek egindako lanak direla gehienbat, non irudia den garrantzizkoen. Webgintzan zerikusia duten bestelako faktoreak (erabilerreztasuna, irisgarritasuna, informazioaren diseinua eta arkitektura, etab.) ez ezagutzeak halako eragina du.
Azken hau errepikatzeaz nazka nazka eginda nago. Ez dakit noiz iritsiko garen nolabaiteko ekilibrio batetara. Irudia izanaren gainetik dagoen bitartean gaizki ibiltzekoak gara. Publizitate agentziek beraien baloreak (itxura) beste faktoreen gainetik jartzen jarraitzen badute hedabide honen ezezagutza eta honekiko errespetu falta tarteko, partida galduta edukitzen jarraituko dugu etengabe.