Existi den informazioaren berrerabilpena
Azaroa 5, 2006 - 1:04 | Atala(k): Internet

Microsoften azken proiektua ezagutu berri dut: Photosynth. Oraindik berau garatzen ari diren arren, badaude demostrazio bideoak.
Ikus daitekeenez, leku konkretu bateko argazki asko elkartuz, leku hori hiru dimentsiotan ikus daiteke. Benetan proeiktu interesgarria.
Proiektu honek, dagoeneko sortua dagoen informazioaren berrerabilpenaren balorea jartzen du isladan. Informazio berria sortu beharrean, dagoen informazioarekin gauza asko egin daitezke. Dagoen informazioarekin beste informazio batzuk sortu edo lortu. Google trends ere beste adibide bat dugu.
Hurrunago joanez, informazio ezberdinak konbinatu ditzakegu. Adibidez google finances. Hemen, enpresa baten kotizazioan ematen diren gora beherez gainera, enpresa horri buruz egon diren berriak aipatzen dira, enpresaren kotizazioaren gora beherak ulertzeko.

tribaldo
Azaroa 13, 2006 - 23:10
Egun hauetan, Photosynth-en demo erabilgarri bat atera berri dute. Probatu berri dut eta benetan primerakoa da. Berau proba dezazuen gomendatzen dizuet bene-benetan.
Oharra: demoa probatzeko Internet Explorer 6 edo 7 izan behar da nahita naiez. Normala iruditzen al zaizue hau?