Kontzeptua teknikaren gainetik

Azaroa 14, 2006 - 23:02 | Atala(k): Lana, Web garapena

Javier Aguirresarobe kamara batekin lanean

Duela gutxi Javier Aguirresarobe zine iluminazio adituari egindako elkarrizketa bat ikusi nuen. Berak esan zuen esaldi batekin geratu nintzen. Halako zerbait zioen: “Dagoeneko ez naiz teknikan gehiegi zentratzen, kontzeptuei ematen dien garrantzi gehien”.
Nik uste, jende askok berdin berdin pentsatzen dugu lanbidean aurrera egin ala.

Lanbide batean hasi berria den bat, teknikan zentratu ohi da. Lanbidean heldutzen doan heinean berriz, kontzeptu edo ideitan zentratzen da.
Web diseinuan adibidez, “Photoshop” erraminta nola erabiltzen den eta beronekin zer egin daitekeen ikasten da hasieran. Baina denborarekin berriz, berdin du ze erraminta erabili. Inporta duenak, zer egin nahi dugun da.

Zuen experientziek hala diote?

Iritzia eman

  1. Goio Telletxea

    Azaroa 14, 2006 - 23:26

    Bai, hala diote. Prozesu naturala da. Pazientzia gutxiago duzu egunero gauza berriei so egoteko. Bestalde, lan prozesu guztietan amankomuna dena lan intelektuala da, sormena, arazoen analisia, soluzioen bururatzea, etab. Teknikak beti darrai aurrera etengabean, baina lan intelektuala ez du ezerk ordezkatzen. Praktika ezagutu ostean, teoriak hobeto aplikatu litezke eta lanen ardatzak egokiago idatzi.
    Gehiago pentsatzen duzu paperaren gaineran eta gutxiago ordenagailuan bertan. Galdera gehiago erantzun beharrean aurkituko duzu zeure burua eta teknika behar denerako utzi. Lehenik pentsatu eta gero beharrezkoak diren teknikak erabili, eta ez alderantziz.

  2. Tribaldo

    Azaroa 14, 2006 - 23:57

    Zentzu honetan, lan eskeintza eta formakuntza eskola asko ez dira oso mesedegarri.

    Lan eskeintzei buruz, askotan aurretik jartzen dena erraminten ezagupena izaten da. Kontzeptu edo idei planoak aldera batera utziz.

    Formakuntza ere hantzeko parezido. Photoshop, DreamWeaver, Flash, e.a. erabiltzen iraskasten dizute eta kitto. Hauek jakitea kasu askotan beharrezkoa da noski, baina ezin gara hortan geratu. Beraien gainetik dauden kontzeptu planoetara jo behar da ere.

    Noiz iritsiko da horrela izango den garaia? Noiz ulertuko da erramintak jakitea ez dela nahikoa?

  3. Goio Telletxea

    Azaroa 16, 2006 - 1:23

    Diseinatzaileon kasuan, askotan errepikatzen naizen arren, beste behin esan beharra daukat. “Diseinatzaile” bezala ari diren pertsona asko dago diseinu formaziorik ez duena, nahiz eskolakoa zein bakoitzak bere aldetik egindakoa. Halako emaitzak ikusten dira gero.

    Beti iruditu zait jendeak pentsatu ohi duela edonor izan litekeela diseinatzaile. Base bat behar da, kolorearen teoria, tipografia, konposizioa, argazkilaritza apur bat, artearen historio apur bat, etab., ze bestela baliabideak zentzurik gabe erabiliko dira, zergatia jakin gabe, norberari hobeto zer gelditzen zaionaren arabera, etab.

    Lan tresna digitalek ez dute hori dena ematen, eta are gutxiago balio dute sormen lanerako. Profesional gehiegi dago tresna hauek azkarregi hartzen dituena aurretik zer egin nahi duen pentsatu gabe. Lehenengo sormen lana eta kontzeptua topatzea, gero paper gaineko lana (arkatza eta papera) eta ondoren lan tresna digitala lan definitiboa egiteko. Ez bada era horretan antolatzen konplexua izango da lan baten zergatiak topatzea.

  4. Tribaldo

    Azaroa 16, 2006 - 20:42

    Ados diozunarekin Goio.

    Baina nola lortu diseinatzaileek tresna digitalak hartu aurretik zer egin nahi duen pentsatu araztea?

    Bestalode, nor/nortzuk dira honen errudun?

    Solik tresna digitalak iraskasten dituzten formakuntza eskolak?
    Soilik tresna digitalak menderatzen dituzten diseinatzaileak eskatzen dituzten enpresak?
    Kolorearen teoria, tipografia, konposizioa, e.a. ikasi nahi ez duten diseinatzaileak?
    Soilik diseinuari garrantzia ematen dioten bezeroak?
    Edo hare gehiago, soilik estetikari garrantzia ematen diogun gizarte honen partaideok?

  5. Goio Telletxea

    Azaroa 16, 2006 - 23:18

    Beno, askotan hitzegindako gaia dugu hau, ezta? ;)
    Zure galderak banan banan erantzun beharko banitu:
    “Baina nola lortu diseinatzaileek tresna digitalak hartu aurretik zer egin nahi duen pentsatu araztea?”
    Edukazioa. Lan hau zer den eta lan prozesuak garatzeko teknika ezberdinak erakutsiaz.

    “Bestalde, nor/nortzuk dira honen errudun?”
    Zaila da errudunak topatzea. Eta agian kontzpetu desegoki bat hedatu da eta haren zurrunbiloan egon litezke “erruduntzat” jo ditzazkegunak.

    “Solik tresna digitalak iraskasten dituzten formakuntza eskolak?”
    Baina esan liteke eskola eta akademia zenbaitetan teoriari denbora gutxiegi eskaintzen zaiola eta asko berriz softwarearen irakaskuntzari. Alor teorikoan diseinuaren fundamentuak eman ohi dira, baina ez da ikaslea lan mundu errealeko arazoei aurre egiteko gaitzen.

    “Kolorearen teoria, tipografia, konposizioa, e.a. ikasi nahi ez duten diseinatzaileak?”
    Bestalde, irakasleek arazo latzak dituzte gaur egungo gazteekin. Berehala jotzen omen dute ordenagailura, teoria ‘rollo’ bat iruditzen zaie, emaitza grafikoak azkar lortu nahi dituzte, satisfakzio azkar bat lortu nahiean.

    “Soilik tresna digitalak menderatzen dituzten diseinatzaileak eskatzen dituzten enpresak?”
    Enpresek ere asko jo dute softwarea ondo kontrolatzen duten esklabu bila. Lana barra barra egiteko behar dituzte, baina kontzeptualizazioa eta sormena garatzeko prozesuan ez dituzte askotan sartzen. Ez zaie ia informaziorik ematen, hots, “aizu, egizu honelako eta halako zerbait. Hau hontaz eta hartaz doa eta ale!, hasi lanean”. Informazio falta horrek diseinatzaileari ate gehiegi uzten dizkio irekita lan egoki bat egiteko.

    Sarean bertan adibide anker ugari topa genitzake. Zentzurik ez duten tratamendu grafikoak, klitxe ugari, imitazioz egindako diseinuak (”Nik halako webgunea dut gustoko eta webgune honi haren itxura emango diot”), etab. Zentzu falta, gutxi pentsatu eta asko exekutatu, ‘matarife’ gehiegi, “diseñar por diseñar” deritzoguna, etab.

    “Soilik diseinuari garrantzia ematen dioten bezeroak?”
    Bezero asko dago oraindik bere produktuaz baino bere irudiaz gehiago arduratzen dena. Baina halere, horrek ez du zerikusirik. Izan ere, diseinu egokiak egiteko ondo formatuta egon behar da, honela beti urbilago egon gintezkeelako diseinu egoki eta gustagarriago bat egiteko. Hori bai, bezero askok bere etxeko pareten koloreekin jolasten ari dela uste du, eta horrezaz gain norberaren irudi egolatra duen norbaitekin tupust egin ezkero, akabo intentzio on guztiak. Honek gainera, web diseinuaren kasuan, hau bezain garrantzitsuak diren atal hainbat kontutan ez hartzera daramatza bezeroak.

    “Edo hare gehiago, soilik estetikari garrantzia ematen diogun gizarte honen partaideak?”
    Hemen ere berdin. Diseinua garrantzizkoa bada, ondo egin beharko da lan, ezta? Eta ez nolanahi.

Iritzia eman